Istiluekin amaitu da Voxek Bilbon egin duen ekitaldi politikoa
Voxek ekitaldi politikoa egin du arratsalde honetan Bilboko San Frantzisko auzoan eta amaieran liskarrak izan dira mitin horren aurka bildu diren manifestarien eta Ertzaintzaren artean.
Ekitaldian Javier Ortega Smith buruzagi ultraeskuindarrak eta Niko Gutierrez Legebiltzarrerako hauteskundeetan Voxen Bizkaiko zerrendaburuak hartu dute parte. Hogei bat jarraitzaile batu zaizkie San Frantziskoko plazan.
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak segurtasun neurri zorrotzak hartu dituzte. Talde antifaxistek bilkura deitu dute eta 200 bat lagun elkartu dira eskuin muturraren aurkako protestan.
Mitina amaitu denean, liskarrak izan dira. Manifestarien harriak, botilak eta inguruan dauden terrazetako aulkiak eta mahaiak jaurti dizkiete agenteei, eta ertzainek haien kontra kargatu dute.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 22 urteko gazte bat atxilotu dute, agenteen aurkako atentatu delitua egotzita. Hainbat ertzainek zauri arinak izan dituztela erantsi dute.
Horrez gain, San Frantziskoko bizilagunek Voxen ekitaldiren aurkako protesta zaratatsua egin dute balkoietatik eta leihoetatik lapikoak jota.
Albiste gehiago politika
Espetxera bidali dute Deport them Now talde neonaziko buruzagia, Torre Pachecon etorkinen "ehizaldia" deitzeagatik
Gorrotoa bultzatzea, legez kanpoko erakundeko kide izatea eta armak legez kanpo edukitzea leporatzen diote 29 urteko espainiarrari. Fidantzarik gabeko espetxealdi komunikatua ezarri diote.

Montorok jakinarazi du PPko afiliatua izateari utziko diola, epaile batek inputatu eta biharamunean
PPren Eskubide eta Bermeen Batzordeak atzo erabaki zuen auzi honekin lotutako informazio prozedura bat irekitzea. Alderdiko Eskubide eta Bermeen Batzordeak auzi honekin lotutako informazio prozedura bat abiatzea erabaki zuen bart, baina, iragarpen honekin, prozedura bertan behera geratu da.
Jaurlaritza "oso kezkatuta", udaletan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabetu ondoren
Maria Ubarretxena bozeramailearen arabera, Eusko Jaurlaritza gehien kezkatzen duena "erabaki politikoak judizializatzen hastea" da, bereziki, euskararen alorrean. Halaber, iruditzen zaio "apurtu" egin dela euskararekiko alderdi politiko ezberdinen artean zegoen nolabaiteko "itun soziala".
Bertan behera geratu da adin-txikiko migratzaileen lekualdatzeak aztertzeko Konferentzia Sektoriala, PPk planto egin ondotik
Alderdi Popularraren esku dauden hainbat erkidegotako ordezkariek dagoeneko iragarria zuten ez zirela gaurko bilerara joango, banaketa sistemarekin ados ez daudela argudiatuta. Espainiako Gobernuaren arabera, Nafarroak 118 haur eta nerabe jaso beharko ditu, eta EAEk, bat ere ez.
Jaurlaritzak kezkaz hartu du Gorenak euskarari buruz emandako epaia,“erabaki politikoak judizializatzen hastea”
Auzitegi Gorenak EAEko udal legearen dekretutik hainbat artikulu baliogabetzea berretsi eta biharamunean, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernurako sailburuak kezka adierazi du. "Kezka sorrarazten diguna da erabaki politikoak judizializatzen hastea", nabarmendu du.
Fiskaltzak 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du Ayusoren bikotekidearentzat, iruzur fiskalagatik
Maiatzaren 29an, Alberto González Amador ikertzen ari den epaileak auzipetu egin zuen, 350.951 euroko iruzur fiskala eta dokumentuak faltsutzea egotzita.
Cristobal Montoro Ogasun ministro ohia ikertzen ari dira, "ordainketa esanguratsuen" truke gas konpainiei mesede egiteagatik
Air Liquide, Abello, Messer, Praxair eta Sociedad Española de Carburos Metalicos gas enpresak ere ikerketapean daude. Epailearen arabera, "onartu egin zuten" Equipo Economico sozietateari "ordaintzea" zergetan erreformak lortzeko.
Sanchezek migrazio "seguru, arautu eta ordenatua" aldarrikatu du Mauritanian, Torre Pachecoko olatu arrazistaren aurrean
"Gaur egun, Espainiaren aurrerabideak eta egoera ekonomiko onak asko zor diote bizitza proiektu bat garatzera etorri den migrazioaren ekarpenari", aitortu du Espainiako gobernuburuak.
Kongresuak Gorenari jakinarazi dio 750.000 eurotik gora ordaindu zizkiola Abalosi, soldata eta dieta artean
'Koldo auziko' instrukzio epaileak egindako errekerimenduari erantzun dio horrela Diputatuen Kongresuak. Izan ere, Leopoldo Puente magistratuaren arabera, buruzagi sozialistaren kontu korronteetako zifrak ez zetozen bat Ogasunak emandako informazioarekin.
Mikel Torresek uste du Sanchezek borondatea duela Diazen Ministerioak kudeatutako transferentzietan oztopoak gainditzeko
Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren arabera, Lan Ministerioaren egungo kudeaketak konpondu beharreko erronkak ditu aurretik, baina atzo Bitariko Batzordean lortutako akordioek etorkizunerako "ate garrantzitsuak" irekitzen dituela iritzi dio.