Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Belgikak Natividad Jauregi Espainiaratuko du

ETAk 1981ean egindako atentatu bat egotzita eskatu zuen Auzitegi Nazionalak Jauregiren estradizioa. Oraingoz ez dute datarik zehaztu.

Belgikako Justiziak Natividad Jauregi ETAko kide ohia Espainiaren esku utziko du. Kasazio Auzitegiak atzera bota du defentsako abokatuek Auzitegi Nazionalaren euroaginduaren aurka aurkeztu zuten helegitea, EFE agentziak zabaldu duenez.  

Errekurtso gehiago jartzeko aukerarik ez dagoela eta, kasua itxitzat eman dute. 1981ean Ramon Romeo teniente koronelaren hilketan parte hartu izana leporatzen diote.   

Estradizioa noiz gauzatuko den ez dute zehaztu, baina araudiaren arabera, erabakia hartu ostean gehienez 10 egun daude horretarako. Alabaina, euroaginduaren kontra agertuz gero,  prozedura bi hilabetez luza daiteke.

Auzitegi Nazionalak hainbat aldiz eskatu du Jauregiren estradizioa: 2004an, 2005ean eta 2015ean igorri zituen euroaginduak. Belgikak denak bota zituen atzera, atxilotuaren oinarrizko eskubideak urratuko zirela argudiatuta.

Romero 1981ean hil zuen ETAren 'Bizkaia' taldeak, eta eraso hartan beste bost polizia zendu ziren.

Jauregik 1979an egin zuen ihes. Frantzian eta Mexikon bizi ostean, Belgikara joan zen 2003an, eta 2013tik Ganten bizi da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 26/11/2025.- La diputada del PNV, Maribel Vaquero, durante su intervención en la sesión de control al Ejecutivo de este miércoles en el Congreso. EFE/ZIPI ARAGON
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuan etxebizitza bakarra duten jabeei ezkutu soziala zabaltzea adostu du EAJk Espainiako Gobernuarekin

EAJrekin lotutako akordio horren funtsa astearte honetan Ministroen Kontseiluak onartutako 'ezkutu sozialaren' errege lege-dekretu berriaren barruan dago. Lege-dekretu horrek aurreikusten du, besteak beste, errentatzailea edukitzaile handi bat edo 'funts putre' bat denean etxegabetzeko prozedura eta bonu sozial energetikoa 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X