Aldebiko bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polizien arteko koordinazioa sustatzea adostu dute Erkorekak eta Grande-Marlaskak

Bilera "giro adeitsuan" garatu dela eta "eduki aldetik emankorra" izan dela nabarmendu dute Barne Ministerioak eta Segurtasun Sailak, ohar banatan.
18:00 - 20:00
Grande-Marlaska eta Erkoreka espetxeen transferentzia aztertzen ari dira Gasteizen

Segurtasun Batzordearen bilera egiteko izapideak abiatzea adostu dute gaur Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu eta lehen lehendakariordeak. Batzordea 2017ko uztailean bildu zen azkenekoz, eta Ertzaintzaren eta Estatuko Segurtasun Indarren arteko koordinazioa bultzatzea du helburu.

Bi buruzagiak Gasteizen elkartu dira goizean bien eskumen-esparruko gai sektorial komunak aztertzeko. Besteak beste, laster egitekoa espetxe-erakundeen transferentziaz hitz egin dute. Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako Ministerioko eta Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko lantaldeek "oso aurreratuta" duten eskualdatzea.

Bi gobernuek adostutako kronogramaren arabera, Langraiz, Basauri eta Martuteneko kartzelen kudeaketa martxoan egon beharko luke Euskadiren esku, baina gaurkoan behintzat, ezein aldek ez du zehaztu nahi izan transferentzia egiteko datarik edo xehetasunik.

Barne Ministerioak eta Segurtasun Sailak ohar banatan nabarmen dutenez, bileran "giro lasaia eta guztiz adeitsua" gailendu da, eta, "edukiei dagokienez, bilera emankorra" izan da. 

Segurtasun Batzordea

Arestian aipatu bezala, Segurtasun Batzordearen bilera egiteko dagozkion lanak aktibatzea erabaki dute Erkorekak eta Grande-Marlaskak. Bien ustez, bilera "beharrezkoa" da "Ertzaintzaren eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoen arteko koordinaziorako eta segurtasunaren arloko erronka berriak elkarrekin aztertzeko".

Era berean, sailburuak eta ministroak pandemia hasi zenetik poliziok egindako lana "aitortu, zoriondu eta eskertu" diote elkarri. "Agenteek egiten duten lana, ematen duten zerbitzu publikoa, balioetsi dute, pandemiaren lehenengo egunetik ari direla-eta herritarren osasuna eta segurtasuna zaintzen, oinarrizko zerbitzuak eta ondasunak, osasun-materialaren hornidura eta azpiegitura kritikoen funtzionamendua bermatuz", azpimarratu dute oharretan.  

Erkorekarekin bildu baino lehen, Grande-Marlaskak Terrorismoaren Biktimak oroitzeko zentroa bisitatu, eta bilera  egin du bertako zuzendaritza taldearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

PELLO OTXANDIANO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok dio "txertoen krisiak" berriro agerian utzi duela Osakidetzak "egiturazko" arazoa duela

Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak ohartarazi duenez,  iraungitako txertoen "krisia" ez dago "konponduta", informazioa argitzea falta delako. Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua egin du egoeraren erantzule. "Osakidetzaren egiturazko arazoak jarraitzen du, gutxi asko, orain bi urte zegoen egoera berean", zehaztu du.   

Gehiago ikusi
Publizitatea
X