Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artxibatu egin dute Iruñean urriaren 12an egindako ekitaldiagatik irekitako auzia

Auzipetuek adierazi dute erregearen eta Cristobal Colonen irudiak eraistea "erregimenaren" kontrako "ekitaldi kulturala eta protesta" izan zela.
Auzipetuek Iruñean egindako agerraldia. Argazkia: Efe
Auzipetuek Iruñean egindako agerraldia. Argazkia: Efe

Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du 12 gazte nafarren aurka koroaren kontrako ustezko delituagatik ireki zuen auzia. 2020ko urriaren 12an, Ernaik eta Sortuk antolatutako ekitaldi batean, Felipe VI.a Espainiako erregearen eta Cristobal Colonen bi irudi eraitsi zituzten protesta gisa.

Abokatuek eman diete gazteei artxiboaren berri, eta ondoren prentsaurreko bat eman dute Nafarroako hiriburuan. Oso kritikoak izan dira ekitaldi "independentista eta antimonarkiko" hartan bezalaxe "adierazpen askatasuna" egikaritzen dutenen aurka dauden "kriminalizazio eta zigorrarekin".

Hala, Ane Alava eta Unai Ekizak gogorarazi dute "ekitaldi kulturala eta protesta" izan zela urriaren 12koa, eta erregea eta Colon behera botata "mezu argia" azaldu nahi zutela: "Monarkia da erregimenaren oinarri nagusietako bat, eta desagertzearen alde gaude".

Baina ekitaldi hura "ez zitzaien gustatu erregimenaren defendatzaileei", adierazi dute, Guardia Zibilari, Espainiako Poliziari eta Navarra Sumari auziaren irekiera eta polemika publikoa leporatzeko. Izan ere, auzipetuek uste dute horien pentsamendua dela "disidentzia politikoak ezin duela adierazpen askatasuna erabili eta erregimenak ezin duela inolako kritikarik jaso".

Dena dela, gustura agertu dira epaileak auzia artxibatzea erabaki duelako eta azken asteotan jaso duten elkartasunarekin, Auzitegi Nazionalean bideokonferentziaz deklaratu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X