Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona migratzaileei "bide seguruak" zabaltzeko ituna eskatu du Gonzalez Layak

Europa mailan "itun handi bat" aldarrikatu du Atzerri ministroak, "gizakien zoritxarrarekin trafikatzen ari diren mafien aurka borroka egiteko".
Arancha Gonzalez Laya Atzerri ministroa.
Arancha Gonzalez Laya Atzerri ministroa. Argazkia: EFE

Europa mailan immigrazio eta asilo arduratsu eta solidario baten aldeko "itun handi bat" eskatu du Arancha Gonzalez Laya Atzerri ministroak, "gizakien zoritxarrarekin trafikatzen ari diren mafien aurka borroka egiteko". Era berean, pertsona migratzaileentzako "bide seguru, legal eta ordenatuak" zabaltzearen aldeko apustua egin du.

'Cumplimos. Sozialisten hitza' ekitaldien barruan mahai-inguru batean parte hartu du Gonzalez Layak, Donostian. Euskadin lehen elkarte sozialista sortu zela 135 urte direla ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu PSE-EEk.

Era berean, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak eta Iratxe Garcia europarlamentari sozialistak hartu dute parte.

Immigrazioa "erantzukizunetik" erantzun beharreko erronka bat dela adierazi du Atzerri ministroak, baina baita "elkartasunetik" ere.

"Hori da Europan Espainiako sozialistak bultzatzen ari garena, immigrazioa eta asilo arduratsu eta solidario baten aldeko itun bat eraikitzeko; gizakien zoritxarrarekin trafikatzen ari diren mafien aurka borroka egiteko; bukatu behar delako", ohartarazi du.

"Migrazioa ez da kriminalizatu behar, ordenatu, antolatu eta gaizkileen eskuetatik kendu baizik"

"Gure gizarteetan migrazioak duen garrantzia" azpimarratu ondoren, migratzaileak "gure herrira ere iritsi ahal izateko bide seguru, legal eta ordenatuak" zabaltzearen aldeko apustua egin du Gonzalez Layak.

Buruzagiaren ahotan, "migrazioa ez da kriminalizatu behar, ordenatu, antolatu eta gaizkileen eskuetatik kendu baizik".

Horretarako, "Europa mailako itun handi baten" alde lan egitearen beharra berretsi du, "gure konpromiso humanitarioak errespetatuz". Ildo horretan, "errefuxiatuekin eta iheslariekin ez dugu ezer negoziatuko, nazioarteko legedia errespetatzen eta Nazio Batuen araudia maite dugulako", ohartarazi du.

Gainera, ezin dute migrazioa "soilik harresiak eraikiz" kudeatu, adierazi duenez, "gure bazkideekin elkarlanean baizik, Maroko, Aljeria, Tunisia eta Libiarekin hasita".

"Elkarrekin lan egin behar dugu, immigrazioa erronka partekatua delako, eta, horregatik, ezin da aldebakarretik kudeatu, elkartasunetik elkarri lagunduz baizik, erantzun bat emateko", erantsi du.

Horregatik, "Europaren erantzunak hirugarren herrialdeei begiratzeko bultzatzen ari da" Espainia, "haien aurka ez egiteko, haiekin batera baizik; ez aldebakarretik, itunetik eta konpromisotik baizik", nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X