Ipar Euskal Herria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parte-hartzea zertxobait handiagoa izan da bozen bigarren itzulian

17:00etan parte-hartzea % 32,65ekoa izan da. Iragan igandean boto-emaileen % 31,37k parte hartu zuten ordu berean. Hautestontziak 08:00etan zabaldu dira, eta 18:00etan itxi dituzte.
18:00 - 20:00
Parte-hartzearen mamua nagusi, eskualdeko eta departamentuko bigarren itzulian

Ipar Euskal Herria barne duen Pirinio Atlantikoetako departamentuan eguerdiko 12:00ak bitartera botoa eman zezaketenen artean % 16,12ak bozkatu du. Parte-hartze baxua da historiari erreparatuz gero, baina joan den astean eguerdian zena baino bi puntu altuagoa. Ekainaren 20an parte-hartzea % 14,5ekoa izan zen eguerdian. 17:00etan parte-hartzea % 32,65ekoa izan da. Beraz, lehen itzulian baino zertxobait handiagoa izan da. Iragan igandean boto-emaileen % 31,37k parte hartu zuten ordu berean. Hala ere, 2015eko hauteskundeetan % 44,42 eman zuten botoa ordurako.

Badirudi iragan igandeko abstentzio historikoak eragin diela oraingoan boto-emaile batzuei, baina, oro har, mugimendu handirik ez gaur goizean, hauteslekuetan, Pirinio Atlantikoetako departamentua eta Akitania Berria eskualdea "urrun" geratzen direla ere adierazi dute herritarrek.

Frantziako Estatuan ez dute inolako eraginik egin parte hartzeko deiek. % 12koa da parte-hartzea eguerdian, duela astebetekoaren parekoa. 17:00etan parte-hartzea % 27,89koa izan da, lehen itzulian baino pixka bat handiagoa (% 26,72). Hala ere, abstentzioa handia izan da.

2015eko hauteskundeetan, ordu berean hautesleen % 50,54k eman zuen boza.

Ia ziurtzat jo daiteke Emmanuel Macronen alderdiak golpe gogorra hartuko duela, bereziki alderdi tradizionalen mesedetan. Bestalde, espero zena baino gutxiago, ultraeskuinak eskualde bat eskura dezake.

Hautestontziak 08:00etan zabaldu dira, eta 18:00etan itxi dituzte.

Pirinio Atlantikoko hauteskunde departamentalei dagokionez, kantonamendu guztietan jokatu dute bigarren itzulia, izan ere, ez zen hautesleen % 25en gutxieneko babesa eskuratu zuen zerrendarik izan. Lehen itzulian zentro-eskuina izan zen garaile hamabitik hamar kantonamendutan. Haietako zazpitan EH Bairekin lehiatu da (Hendaian, bigarren postutik, han ezker abertzalea baita aurrena), Baionan Sozialistak izan ditu parean eta Miarritzen, berriz, Berdeak.

Lehen itzuliak utzi zuen datu esanguratsuena izan da, halaber, EH Bairen igoera, abstentzioa handia izanda ere, beste alderdiek ez bezala, gora egin baitu koalizio abertzaleak. Bigarren itzulian bost kantonamendutan izan bazen aurreko hauteskundeetan, 7tan izango da oraingoetan, 3.000 boto irabazita, ehunekoan ere gora egin du, % 16tik % 24ra. Lehen aldiz, gainera, aukerarik bozkatuena izatera iritsi da kantonamendu batean, Hendaian, zehazki.

Lehen itzulian kanporatuak izan ziren alderdiek ez dute bigarren itzulirako kontsignarik adierazi. EH Bairen kasuan, esaterako, lehian izango ez den gainerako kantonamenduetan, ezkerreko eta ekologiaren inguruko ideologien arabera, nork bere erabakia hartzera bultzatu dituzte afiliatuak. 

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Roussetek eutsi nahi Akitania Berrian

Akitania Berriko Kontseilua eratzeko hauteskundeei dagokionez ere, inoiz ikusi gabeko elementuak dira mahai gainean.

Batetik, lehen itzuliko abstentzioari aurre egitea. Abstentzio horrek ekarri du, esaterako, lehen itzulian izandako zortzi zerrendatatik bost pasa izana bigarren itzulira, kantonamenduetakoan bezala, honakoan ere hautesleen % 25en babesa behar baitute boto gehien dituzten hautagaiek bigarren itzulia saihesteko.

Nabarmentzekoa, era berean, bigarren itzulira begira aliantzarik ez lortu izana alderdien artean. Izan ere, indarrak batu eta lehiarako bloke sendoagoak egiteko aukera bazuten ere aurrera pasatakoek nahiz atzean geratutakoek, halakorik ez dute bilatu, ez erdietsi.

Eskualdeko presidentetzari eutsi nahi dio Alain Rousset sozialistak. Irabazteaz, bosgarren agintaldia luke. Ekologisten babesik ez du aurten izango hala ere, azken sei urtetan elkarrekin agindu izan badute ere; desadostasunak piztu dira bi taldeen artean, besteak beste, abiadura handiko trenaren gaian eta bakoitzak bere bidea jarraituko du.

Rousseten Alderdi Sozialistaz gain, bigarren itzulian izango dira, botoen araberako hurrenkeran, Marine Le Pen-en Bilgune Nazionaleko Edwige Diaz, Errepublika Martxan Macronistako Genevieve Darrieussecq, Nicolas Florian eskuindarra eta Nicolas Thierry-ren Berdeak alderdikoa.   

Zure interesekoa izan daiteke

AME6410. BELÉM (BRASIL), 07/11/2025.- El presidente del Gobierno de España, Pedro Sánchez, habla durante la cumbre de líderes de la COP30 este viernes, en el Centro de Convenciones Hangar en Belém (Brasil). Sánchez anunció una contribución añadida por parte de España de 45 millones de euros a la lucha contra el cambio climático y ofreció a su país para avanzar en ese camino y hacer frente al riesgo que suponen los negacionistas. EFE/ Antonio Lacerda
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Espainiako Gobernuak 2027ra arte lanean jarraituko duela ziurtatu du Sanchezek

Brasilen Nazio Batuen Erakundeak klimaren inguruan deitutako COP30 goi-bilera hasi aurretik agintariek izandako bileran parte hartu ostean emandako prentsaurrekoan, Pedro Sanchezek esan du Junts "oso serio" hartzen dutela, baina legegintzaldia amaitzearen aldeko apustua egin du, "ahaleginak merezi duelako"; izan ere, "Espainia azken 45 urteetako unerik onenetako bat igarotzen ari da". Sanchezen arabera, Gobernuak 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztuko du, baina, kontu berriak onartu zein onartu ez, "Espainiak aurrera egiten jarraituko du, eta Gobernuak bere bide-orriarekin jarraituko du 2027an legegintzaldi hau amaitu arte".

Ibone Bengoetxea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

 Jaurlaritzaren arabera, EAEko erakunde publikoen % 35ek ez dute euskarazko akreditazio-maila "benetan" betetzen 

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak jakinarazi duenez, EAEko erakundeen % 35ean "ez da benetan egiaztatu" euskarazko hizkuntza-egiaztapenaren indizea. PPk "gaztelania hiztunen diskriminazioa" salatu arren, popularrak "ez daude batere kezkatuta" % 35 horrekin, eta horrek argi islatzen du PP nolakoa den, Bengoetxearen iritzian.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Lehendakariak esan du ezker abertzalea sistemara hurbildu dela baina euskal gizartearekin oraindik zor etiko izugarria duela

Amaia Martinez VOXeko legebiltzarkideak "ezker erradikalak euskal politika munduan gero eta protagonismo gehiago" izatearen gainean galdetu dio lehendakariari. Pradalesek esan dio ezker abertzalea erakunde sistemara etorri dela azkenean, nahiz eta oraindik euskal gizartearekin zor etiko izugarria duen, eta PSE-EErekin duen koalizio gobernua defendatu du. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X