Zazpi ministro berriek hartu dituzte euren karguak
Zazpi izen-abizen berri izango ditu gaurtik aurrera Espainiako Gobernuak. Bost emakumek eta bi gizonek ministro karguak hartu dituzte, Pedro Sanchezek iragarritako gobernu eraldaketaren baitan. Karguen promesa edo zina egiteko ekitaldia goizean egin dute, Zarzuela jauregian.
Sanchezek larunbatean iragarritako aldaketek errotik aldatu dute presidentearen gertukoen taldea. Carmen Calvo lehen presidenteordea, Jose Luis Abalos Garraio ministroa eta Ivan Redondo kabineteburua kendu ditu gobernuburuak, besteak beste.
Berrien zerrendan, honakoak: Pilar Llop izango da Justizia ministro berria. Maria Jesus Montero Ogasun ministro ere badenak Funtzio Publikoko ardura ere hartuko du, baina Bozeramailetza utzi. Isabel Rodriguez izango da eledun berria, baita Lurralde Politikako ministro ere (Icetaren ordez).
Raquel Sanchez Jimenez orain arte Gavako (Bartzelona) alkate izandakoak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda ardurak hartuko ditu. Pilar Alegriak, bestalde, Isabel Celaa ordezkatuko du.
Miquel Icetak Kultura eta Kirol gaiak hartuko ditu bere gain, eta Diana Morantek (Gandiako alkatea) Zientzia eta Berrikuntza, Pedro Duqueren ordez.
Jose Manuel Albares izango da Atzerri gaietako, Europar Batasuneko eta Lankidetza ministro berria (Arancha Gonzalez Laya donostiarraren lekua hartuta). Felix Bolaños Presidentetza, Gorteetako Harremanak eta Memoria Demokratikoa Ministerioaren buru jarriko dute.
Ministro berriek zein karguan mantentzen direnek kontseilua egingo dute bihar.
Gobernuan egindako eraldaketek Senatuan ere izango dute eragina, orain arte goiko ganberako presidente izan denaren kargua, Pilar Llopena hain justu, Ander Gil bizkaitarrak hartuko duelako.
Albiste gehiago politika
Urgentziaz ospitaleratu dute Jose Maria Angel GOIDIko komisionatu ohia, bere buruaz beste egiten saiatzeagatik
Komisionatu izateari uko egin zion, duela 43 urte funtzionario-mailaz igotzeko erabili zuen titulazioari buruzko polemikaren ondorioz.
Puigdemont, itzulera eta ihesalditik urtebetera: "giltzapetuta eta gaitasungabetuta nahi banaute, nire betebeharra kontrakoa egitea da"
Generalitateko presidente ohia 2024ko abuztuaren 8an itzuli zen Kataluniara, hitzaldi labur baten ostean berriro ihes egiteko. Urtea bete den honetan, hausnarketa argitaratu du sare sozialetan.
Sarek manifestazioa deitu du Donostiako Aste Nagusiko azken egunerako, presoen etxerako bidea "indartu eta arintzeko"
Asteazken honetan emandako prentsaurrekoan, Beñat Uribe-Etxeberria Sareren bozeramaileak adierazi du mobilizazioa eginda "aldarrikapena txertatu" nahi dutela jaiegun horietan. Hala, manifestazioa deitu du Donostiako Aste Nagusiko azken egunerako, abuztuaren 16rako, presoen etxerako bidea "indartu eta arintzeko".
Miguel Tellado eta Aitor Estebanen arteko tira-bira, Cerdanen afera eta curriculum makillatuak direla eta
Asteartean argitaratutako elkarrizketa batean Cerdanek egindako baieztapenek eragin dute bi politikarien arteko hizka-mizka.
Nafarroako herri-lanak ikertzeko batzordeak 40 pertsona deituko ditu
Horien artean, Antxon Alonso, Koldo Garcia eta Santos Cerdan daude, baina atzera bota dituzte Maria Chivite, Uxue Barkos, Yolanda Barcina eta Jose Luis Abalosek agerraldia egiteko eskaerak. Agerraldiak urriaren erdialdean hasiko dira.
Santos Cerdanek errugabea dela adierazi du: "Ez dut UCOk esan duen ezer egin"
'La Vanguardia' hedabideak egindako elkarrizketa batean, PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak esan du bera ez dela Koldo edo Jose Luis Abalosekin izandako elkarrizketetan egon, eta gaineratu du hura ez omen dela bere ahotsa.
Nafarroako PPren presidenteak curriculumeko datu faltsu bat zuzendu du Parlamentuaren webgunean
'Diario de Noticias' egunkariaren arabera, Javier Garciak bere fitxa aldatu du Nafarroako Parlamentuan, inoiz egin omen ez duen gradu baten izena aldatzeko.
De Andresek EAJri eta PSEri ohartarazi die ez dela bateragarria EH Bilduren "bikotekide izatea" eta poliziari eraso egiten dietenen aurka egotea
EAEko PPren presidenteak "etikoki argiago" jokatzea eskatu die bi alderdiei, "ezinezkoa delako" koalizio abertzalearen "bikotekide izan", eta Ertzaintzari eraso egiten diotenen "aurka" daudela esatea.
PPk onartu du Madrilgo Biltzarraren presidenteorde Ana Millan ez dela Politika Zientzietan lizentziaduna
Noelia Nuñez popularrak, Jose Maria Angel Valentziako sozialistak eta Ignacio Higuero Extremadurako kontseilariak dimisioa eman dute azken asteetan, euren ikasketei buruzko informazio ofiziala faltsua omen da eta.
Maider Etxebarriak EH Bilduri leporatu dio "hautesleen zati bati aurre egin nahi ez izatea" eta GKSri "hauspoa ematea"
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak EH Bilduri leporatu dio "hautesleen zati bati aurre egin nahi ez izatea" eta GKS kolektiboari "hauspoa ematea", Ertzaintzari "zilegitasuna kendu" baitio. Alkateak hitzok esan ditu Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, uztailaren 23an izandako istiluei buruz galdetuta.