ETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat atzeman dute Ataunen, armekin

Lehen ikerketen arabera, aspaldikoa da zuloa, duela hamarkada batzuetakoa. Armak, munizioa eta matrikulak aurkitu dituzte bertan.
18:00 - 20:00
ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat atzeman dute Ataunen

ETArena izan zitekeen zulo bat atzeman berri du Ertzaintzak, Ataunen (Gipuzkoa), EITB Mediak jakin duenez. Dirudienez aspaldikoa da, eta bertan armak, munizioa eta matrikulak topatu dituzte.

Une honetan Ertzaintza dago bertan, baita babes zibilekoak edo lehergaiez arduratzen direnak ere. 

San Martin auzoko Aitzarte zaharrean topatu dute, Ataunen, eta bertakoek diotenez, ingurua geologia aldetik oso aberatsa da, kobazulo asko baitaude bertan.

Oraingoz kopuru zehatzen berri ez dute eman bertan aurkitu dituzten arma, munizio eta matrikulen inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X