Andueza: "Oso pozik nago jasotako babesarekin"
Urratsez urrats eta "denborak errespetatuz" egingo duela bidea esan du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi izateko aukeratu berriak. Azaroan egingo duten kongresuan definituko duela bere proiektu politikoa adierazi du, eta aurrera begirako erronkak bertan azalduko dizkiela alderdikideei. Bere hitzetan, ondoren zabalduko da zuzendaritza berria osatzeko epea. Zentzu horretan, ez du izenik aurreratu.
Radio Euskadin egin diote elkarrizketa hauteskunde primarioen biharamunean, eta bertan EAEko lehendakari izateko PSE-EEren hautagai izango den galdetuta, hala izateak "ilusioa" egingo liokeela esan du, baina militanteen esku utzi du erabakia.
Alderdiaren egitura eta helburuei begira, hainbat aldaketa egitea da bere asmoa, "ondo dagoena mantenduta". Hori bai, aliantzetarako euren lehentasunezko bazkidea EAJk jarraituko duela izaten garbi utzi du, eta PSE-EEk EAJrekin egun dituen akordioei eutsi egingo diela azaldu du.
Halere, EH Bildurekin gai eta toki zehatz batzuetan, "ETA desagertu eta 10 urtera", akordioak ixteagatik EAJ sozialistei "kontu eske" ibiltzeak "belarriko mina" eragiten diola aitortu du. "Eurek ez zuten erreparorik izan Batasunarekin Lizarra Garaziko ituna adosteko, ETA herritarrak hiltzen ari zen garaian", gehitu du.
Bestalde, Espainiako aurrekontu orokorrak onartuko direla ziur agertu da Andueza, eta PSOEren eta Unidas Podemosen artean arrakala areagotu duen lan erreformaren inguruko akordioa ere etorriko dela uste du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.