ETA-REN BIKTIMAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maite Pagazaurtundua: "ETAk ez du bere Nurembergik izan eta guztiok behar dugu"

Anaiaren hilketaren 19. urteurrenean, Ciudadanoseko europarlamentarioak salatu du ezker abertzaleak ez dituela "biktimak errespetatzen" eta "energia guztia ardura gainetik kentzen" jartzen duela.
Maite Pagazaurtundua gaur Andoainen. Argazkia: EFE
Maite Pagazaurtundua gaur Andoainen. Argazkia: EFE

Larunbat honetan omenaldia egin diote Joseba Pagazaurtundua Andoaingo udaltzainburuari ETAk hil zuela 19 urte bete direnean. Agustin Ibarrolak haren omenez egindako eskulturaren inguruan bildu dira familia eta lagunak Andoainen bertan. Han izan dira, besteak beste,  Fernando Sabater, Rosa Diaz, Carlos Iturgaiz eta Consuelo Ordoñez.

Ezker abertzaleak ez dituela biktimak errespetatzen salatu du Maite Pagazaurtundua Ciudadanoseko europarlamentario eta Europako Parlamentuko Askatasunen Batzordeko presidenteordeak baita euskal gizarteak "justizia eta gaitzespena" eskatu behar dituela ere: "ETAk ez du bere Nurembergik izan. Eta behar dute eta guztiok behar dugu, behingoz, atzean utz ditzaten erabiltzen dituzten estrategia maltzurrak".

Anaia publikoki oroitzea "errealitatea salatzeko modua" dela esan du Pagazaurtunduak: "Intolerantzia politikoagatik, gure pentsatzeko eta bizitzeko moduagatik gorroto zutenek hil zuten" eta "hura hilda jende gehiago beldurtzen zuten"; "hilketak beldurraren izebergaren punta dira" gehitu du.

"Orain ez dute jada inor hiltzen baina euren buruzagiek, heriotzaren jokoa manejatzen dutenek, Arnaldo Otegi bezalako eskrupulorik gabeko politikariek, energia guztia ardura gainetik kentzen" jartzen dutela esan du.

"Biktimak kontuan hartzen dituztela dirudien pauso bat ematen duten bakoitzean, amarru bat dagoela ikusten da gero: presoak zigorra bete aurretik ateratzea edo justiziari lagundu gabe ateratzea, adibidez". "Eurek besteen gainetik jartzeko, besteei jazarpena egitea ez dute gaitzesten. Ez dituzte biktimak errespetatzen" jarraitu du.

Pagazaurtunduaren iritziz, "oraindik bete ez dituzten gutxieneko etikoak eskatzeko garaia da".

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X