PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak, eta Mañueco izango da presidente, Voxekin ituna eginez gero
Botoen % 99,32 zenbatuta, PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak, boto-emaileen % 31,4ko babesarekin. Popularrek 31 ordezkari izango dituzte gorteetan, orain arte baino bi gehiago. PSOE geratu da bigarren, botoen % 30,1 eta 28 diputatu lortuta (7 galdu ditu).
Vox, berriz, hirugarren indarra izango da, botoen % 17,6 jasota 13 ordezkari izatera pasatuko baita (bakarra zuen aurretik). Ordezkariak izango dituzten gainerako alderdiak, hauek: Union del Pueblo Leones (3), Soria Ya (Soriako alderdi bozkatuena, 3 eserlekurekin), Unidas Podemos (1), Ciudadanos (12 izatetik bakarra izatera pasatuko da) eta Por Avila (1).
Hala, PP eta Vox alderdien batasunak Alfonso Fernandez Mañueco hautagai popularrari emango lioke gobernua.
Erreakzioak
Alfonso Fernandez Mañueco Gaztela eta Leongo jarduneko presidente eta PPren hautagaiak esan du "oso gustura" dagoela emaitzarekin, baina aitortu du "guztiekin" hitz egin beharko duela, Voxi erreferentzia eginez, gehiengo osoa lortzeko giltza baitu eskuin muturreko alderdiak.
"Guztiekin hitz egin behar dut guztiontzako gobernu bat osatzeko", azpimarratu du hedabideen aurrean egin duen lehenengo agerraldian, Salamancan.
Luis Tudanca PSOEren hautagaiak, berriz, hauteskundeetan porrot egin duela onartu du, eta esan du "beste batzuk" iritsiko direla eta lortuko dutela "aldaketa hona iristea".
Horixe adierazi du hunkituta Tudancak, PPren hautagaia zoriondu ostean. Ez du argitu alderdiaren zuzendaritza utziko ote duen, baina aurreratu du astelehenean bertan batzarra egingo dutela emaitzak aztertzeko eta erabakiak hartzeko.
Santiago Abascal Voxeko presidentearen hitzetan, bere alderdiak "gobernua osatzeko eskubidea eta betebeharra du".
Buruzagi ultraeskuindarraren arabera, Juan Garcia-Gallardo hautagaiari "presidenteorde aurpegia jartzen ari zaio".
PSOEk irabazi du Trebiñuko barrendegian
Bestalde, PSOE izan da alderdirik bozkatuena Trebiñuko barrendegia osatzen duten udalerrietan, Trebiñun eta Argantzonen, igande honetan egin diren Gaztela eta Leongo hauteskundeetan.
Trebiñun, bertan emandako 402 botoetako 111 eskuratu ditu PSOEk (% 26,68). PPk, bestalde, 101 boto lortu ditu (% 26,10) eta Podemos-IU-AVk, 71 boto (% 18,35).
Voxek, berriz, 51 boto eskuratu ditu (% 13,81eko babesa), España Vaciada taldeak 22 boto, Pacmak 11, PCTEk 5, Ciudadanosek 4, EBk 3 eta Partido Castellanok, bakarra.
Argantzonen ere, PSOE izan da alderdirik bozkatuena, emandako 156 botoetako 46 jasota (% 30,07ko babesa), eta Podemos-IU-AV geratu da jarraian, 35 botorekin (botoen % 22,88).
PPk 30 boto jaso ditu, Voxek 20, España Vaciadak 11, Pacmak 3, Ciudadanosek 2, Partido Castellanok 2, eta EB taldeak, bakarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.