CRISIS EN EL PP
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Casadoren dimisioa eskatu dute Ayusoren milaka jarraitzailek Madrilen

PPk Madrilgo presidentearen kontra zabaldutako espedientea itxi egingo duela iragarri eta biharamunean joan dira alderdiaren egoitza nagusira. Egearen dimisioa ere eskatu dute.
Madril, gaur.
18:00 - 20:00
Casadoren dimisioa eskatu dute PPko milaka militantek Madrilen

Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen ehunka jarraitzailek protesta egin dute PPren egoitza nagusiaren parean, Madrilgo Genova kalean, "Ayuso presidente" oihukatuz.

Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzaren arabera, 3.000 eta 5.000 manifestari artean elkartu dira, eta ez omen zuten Genova kaleko 13.ean egitekoa zen manifestazioaren jakinarazpenik jaso.

Espainiako eta Madrilgo Erkidegoko banderak soinean egin dute askok elkarretaratzea, eta leloen artean nagusitu dira "Sanchez, urduritu zaitez, Ayuso presidente", "Ni Ayusorekin" edo "Ayuso, Cayetana: emakumeak buruzagi". 

12:00etan abiatu da protesta, eta manifestariek Pablo Casado PPko presidentearen eta Teodoro Garcia Egea PPko idazkari nagusiaren dimisioak ere eskatu dituzte. Alderdi Popularraren baitan krisia lehertu ondotik deitu dute gaurko elkarretaratzea, Ayusori babesa adierazteko. Polizia Nazionalak operatibo berezia ezarri du, inguruko kaleak itxita.

Atzo bertan, Alderdi Popularrak Madrilgo Erkidegoko presidentearen aurka irekitako informazio-espedientea itxi egingo duela eman zuten jakitera alderdiko zuzendaritzako iturriek, Erkidegotik Ayusoren anaiak kobratutako zerbitzuen inguruko informazioa bidali ondoren. Hala jakinarazi zion Casadok Ayusori, atzo arratsaldean Genovan egin zuten bileran, PPko zuzendaritza nazionaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Declaración de Álvaro García Ortíz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi urteko inhabilitazioa ezarri dio Gorenak Estatuko fiskal nagusiari, sekretuak ezagutarazteagatik

Auzitegi Gorenak 7.200 euroko isuna ere ezarri dio Alvaro Garcia Ortizi, eta 10.000 euro eman beharko dizkio Alberto Gonzalez Amadorri kalte moralen ordainetan. Sententzia osoa ez dago oraindik idatzita eta egun edo aste batzuen buruan jakinaraziko da. Auzitegi Gorenean bertan deuseztatze-intzidente bat eskatu ahal izango du fiskalak zigorra etenarazteko; bide horrek ez du aurrera egiten normalean, baina beharrezkoa da Konstituzionalera babes eske jotzeko.  

Alberto Alonso Gogora
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alberto Alonsoren ustez, "kezkagarria da" Martxoaren 3ko Memoriala atzeratzea, baina 2026an proiektuetan lanean hastea espero du

Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendari den Alberto Alonsok adierazi duenez, 1976ko Martxoaren 3ko Memorialaren atzerapena "kezkatzeko moduko puntuan" badago ere, "urtea amaitu baino lehen hitz egiten hastea" espero du. Gabonetako jaiotzen arazoa "konpontzeko bidean" denez, 2026an etorkizuneko proiektuetan lanean hastea espero du Alonsok.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Esteban: "PP eta bere gertuko hedabideak EAJ Cerdanen sarearekin lotzen saiatzen ari dira, agerikoa da"

Aitor Esteban EBBren presidenteak Alderdi Popularra eta "gertuko hedabideak" EAJ Cerdanen sarearekin lotzen "saitzen" ari direla salatu du, baina "ezertxo ere ez" dagoela azpimarratu du. "Lasai gaude, eta ez gara kikilduko benetakoak ez diren lau titular argitaratu direlako", gaineratu du. Estebanek azpimarratu du behin baino ez zela bildu Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiarekin Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioa negoziatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X