Ez dago euskal herritarrik Feijooren gertuko taldean
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak bere gertuko taldea izango dena aurkeztu du gaur Sevillan, PP egiten ari den XX. Kongresuaren baitan. Atzo PPko presidente izendatu zuten botoen % 98,35ekin eta gaur bere konfiantzazko taldea aurkeztu du. Tartean ez dago euskal PPko kiderik.
Esteban Gonzalez Pons izango da idazkariorde Instituzionala, Miguel Tellado - Galiziako PPko idazkari nagusia gaur egun- izango da Lurralde Antolaketako idazkariordea, Carmen Navarro Politika Sozialen arduraduna, Pedro Rollan Politika Autonomiko eta Lokalerako arduraduna eta Juan Bravo Ekonomia idazkariordea.
Aurrez beste bi izen ere eman zituen ezagutzera: Cuca Gamarra izango da idazkari nagusi berria eta Elias Bendodo kontseilari andaluziarra, koordinatzaile nagusia.
Talde horretan sartuko dira Mar Sierra eta Marta Varela ere baina ardura organikorik gabe, Komunikazio arduradun eta Kabinete buru gisa.
Feijoo Erregearekin asteazkenean eta Sanchezekin bilduko da ostegunean
Datorren ostegunean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin bilduko da Nuñez Feijoo. Bezperan, Zarzuelako Jauregian, Felipe VI.arekin egingo du bilera.
Palman, Presidente Konferentzian, ikusi ziren azken aldiz Feijoo eta Sanchez, eta lasaitasunez hizketan grabatu zituen kamerek, jada Casadoren ordezkoa izango zela jakina zela.
Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, Feijoorekin aukera ikusten dute Estatu gaietan akordioetara iristea, Casadorekin ez bezala. Tartean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren berrikuntza eta Ukrainako Gerrak eragindako ondorioei aurre egiteko Gobernuak hartu nahi duten neurrien dekretua leudeke.
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduk Guardiako EAJko alkatearen aurka jarritako salaketa
"Presio-estrategia politiko" kanpaina bat egitea leporatu dio alkateak koalizioari.
Bengoetxea, EHUko errektorea: "Ikasle-mugimenduari eskatu diogu ez erortzeko probokazioetan"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak zentzuz jokatzeko eta probokazioetan ez erortzeko deia egin du. Ikasle-antolakundeekin harremanetan jarri dela adierazi du, eta Voxen jokoari ez jarraitzeko eskatu die, baina, horren ustez, "libre dira nola jokatu nahi duten erabakitzeko".
Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.
Aitor Esteban estatus berriaren itunaz: "Duela pare bat aste itxaropentsu nengoen, orain zalantzak ditut"
"Egun on" saioan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak esan duenez, "duela pare bat aste itxaropentsu" zegoen estatus berria adosteko aukeraren aurrean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko hiruko elkarrizketak ikusita, baina "orain zalantzak" ditu. "Ateak irekita daudela dirudienean, ustekaberen bat gertatzen da", adierazi du.
ETAko preso batzuek jasotako espetxe baimen eta gradu aldaketaren inguruko eztabaida izan da gaur Legebiltzarrean
ETAko presoei mesede-tratua ematea leporatu diete Javier De Andres Euskadiko PPko buruak eta Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Imanol Pradales lehendakariari eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuari.
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Zupiriak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxek Gasteizen deitutako ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten ekitaldia” izango da, “15 lagunek deituta”.
Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".