FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipar Euskal Herrian ere Macron nagusitu da

Estatuan ez bezala, bigarren postuan Jean-Luc Melenchon geratu da, Marine Le Penen aurretik.
Ipar Euskal Herriko emaitzak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Ipar Euskal Herrian ere Emmanuel Macron izan da bozkatuena, baina eskuin muturrak % 10 egin du gora

Frantziako presidentetzarako bozen lehen itzulia izan da igande honetan, eta Emmanuel Macron (Errepublika Martxan) eta Marine Le Pen (Bilgune Nazionala) hautagaiek lortu dute bigarrenerako txartela. Ipar Euskal Herrian ere Macronek (% 28,7) irabazi du bigarren itzulia, baina, Estatuan ez bezala, bigarren postuan Jean-Luc Melenchon (Frantzia Intsumisoa) sartu da, botoen % 18,26rekin. Le Pen hirugarren postuan geratu da, % 15,67rekin. Laugarrena Jean Lasaille izan da, % 11,61 eta bosgarren postuan Eric Zemmour kokatu da, % 6,93rekin.

Pirinio Atlantikoak departamenduan, aldiz, datuak Estatuko emaitzen antzekoak dira. Macron nagusitu da botoen % 27,6 lortuta, eta hor ere Le Pen izan da bigarren, botoen % 17,98 jasota.

Ipar Euskal Herriko hiriburuetan eta herri nagusienetan, hauek izan dira emaitzak:

Baiona (Abstentzioa: % 26,36)

Emmanuel Macron % 27,26

Jean-Luc Melenchon % 24,35

Marine Le Pen % 15,78

Eric Zemmour % 7,19

Yannick Jadot % 6,7

Jean Lassalle % 6,48

Donibane Garazi (Abstentzioa: % 20,76)

Emmanuel Macron % 21,52

Jean-Luc Melenchon % 16,39

Jean Lassalle % 14,52

Marine Le Pen % 11,94

Yannick Jadot % 8,31

Valerie Pecresse % 6,56

Maule (Abstentzioa: % 20,43)

Emmanuel Macron % 25,41

Jean-Luc Melenchon % 18,97

Jean Lassalle % 15,27

Marine Le Pen % 13,33

Fabien Roussel % 7,58

Yannick Jadot % 3,93

Angelu (Abstentzioa: % 22,64)

Emmanuel Macron % 33,08

Jean-Luc Melenchon % 17,32

Marine Le Pen % 14,92

Eric Zemmour % 8,26

Jean Lassalle % 7,25

Yannick Jadot % 6,22

Biarritz (Abstentzioa: % 27,83)

Emmanuel Macron % 36,04

Jean-Luc Melenchon % 17,11

Marine Le Pen % 12,09

Eric Zemmour % 9,86

Valerie Pecresse % 7,36

Yannick Jadot % 6,09

Hendaia (Abstentzioa: % 23,63)

Jean-Luc Melenchon % 25,45

Emmanuel Macron % 24,93

Marine Le Pen % 16,13

Jean Lassalle % 7,33

Eric Zemmour % 6,22

Yannick Jadot % 5,43

Donapaleu (Abstentzioa: % 21,98)

Emmanuel Macron % 29,79

Marine Le Pen % 14,94

Jean Lassalle % 14,74

Jean-Luc Melenchon % 14,74

Valerie Pecresse % 6,86

Eric Zemmour % 5,42

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X