Espetxe-politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaitz Aramendi presoaren "ezkutuko bizitza osorako zigorra" salatu du Sarek

Sare herri-plataformak salatu duenez, Espainiako Gobernuko 7/2003 legearen aplikazioaren ondorioz, 53 urteko espetxealdia bete beharko du Alaitz Aramendi ETAko presoak.
Orozkon (Bizkaia) Sarek eskainitako prentsaurrekoaren irudia. Argazkia: EITB Media
Orozkon (Bizkaia) Sarek eskainitako prentsaurrekoaren irudia. Argazkia: EITB Media

Alaitz Aramendi ETAko presoak bizi duen "ezohiko egoera" salatu du Sare presoen aldeko herri plataformak. 40 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, Madrilen autoz egindako atentatu bat egotzita, eta Espainiako 7/2003 legearen aplikazioaren ondorioz, 40 urte baino gehiago beteko ditu espetxean. Sareren aburuz, horrek "ezkutuko bizitza osorako zigorra" dakar.

Orozkon (Bizkaia) izandako prentsaurrekoan, "bizitza osorako zigor" horien aurkako mobilizazio-kanpaina aurkeztu du Sarek, "Bizi osorako zigorrik ez! Alaitz etxera" lemapean.

"7/2003 legearen aplikazioa dela eta, Alaitz Aramendiri 40 urteko espetxe zigorra ezarri diote, estalitako bizi osorako zigorra, horrek dakartzan kalte psikologiko eta fisikoekin", deitoratu du Sarek.

"Alaitzek 13 urte bete ditu Frantziako kartzeletan eta, Europar Batasunak ezarritako arauen arabera, Europako zigor epaitegi ezberdinetan ezarritako zigorrak baliokideak izan beharko lirateke, hau da, Alaitzek Frantzian betetako zigorra ezingo luke berriro ere Espainian bete", azaldu du herri-plataformak.

"Lege honen ondorioz, ordea, Alaitzek jada betetako zigorra ez da Espainian ezarritakora batu eta berriro ere betetzera behartua dago". Eta egoera berdinean daude beste 50 preso, Sarek argitu duenez. Gauzak horrela, 53 urteko espetxealdia bete beharko du Aramendik, hau da, 2040an aterako litzateke aske.

Zure interesekoa izan daiteke

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

Gehiago ikusi
Publizitatea
X