EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk irabaziko luke Gasteizen, EH Bilduren zinegotzi kopuruarekin parekatuta

Bi taldeek babes handiagoa lortuko lukete, aurreko hauteskundeekin alderatuta. Bai PSE-EEk, baita PPk ere, gaur gaurkoz daukaten ordezkari kopuruari eutsiko liekete, baina bi kasuetan babes gutxiago jasota.
EITB Focusen emaitzak Gasteizko Udalerako. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
EAJk irabaziko luke Gasteizen, EH Bildurekin zinegotzi kopuruan berdinduta

Eusko Alderdi Jeltzaleak hauteskundeak irabaziko lituzke Gasteizen, 2019an lortutako babesa handituta, botoen % 24,5 jasoko lituzkete eta (% 23,8 2019an), baina zinegotzi kopuru bera -7- izango luke, alegia, EH Bilduk lortuko lituzkeenak.

Hala dago jasota EITB Taldeak egindako hogeita zazpigarren makroinkestan. EITB FOCUS azken inkesta udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta denean egin da, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailirateke bozketak.

Inkestaren datuen arabera, EH Bilduk aurreko bozketan baino zinegotzi bat gehiago lortuko luke eta, horrela, EAJrekin berdinduta egingo litzateke, ordezkari kopuruari dagokionez. Koalizio abertzaleak, halaber, babes handiagoa lortuko luke, botoen % 22,6 jasota, 2019an jasotako % 20,7ren aurrean.

Boto asmoa Boto asmoa

PSE-EEk zein PPk Udalean gaur gaurkoz daukaten ordezkari kopuru bera mantentzea lortuko lukete, baina bi kasuetan babes gutxiagorekin, % 21 eta % 17,7 jasota, hurrenez hurren.

Vox izango litzateke igoera handiena izango lukeen alderdia, boto ehunekoei erreparatuta, 2019an % 1,4 jaso baitzuen eta, oraingoan, EITB FOCUSek % 3,9 jasoko dutela baitiote.  Halere, ez Voxek ezta C'S-ek ere ez lukete ordezkaririk lortuko udalbatzan.

Zinegotziak alderdika Zinegotziak alderdika

Balorazioa

Gorka Urtaranek 10etik 5,2ko nota jaso du parte hartzaileen erantzunetan, eta horietatik % 96,8k ezagutzen du.

Gainera, % 69k begi onez ikusten du Gasteizko Udalaren kudeaketa, eta 5,3ko batez besteko nota eman dio.

Alkateen balorazioa Alkateen balorazioa

Kontsulta itzazu hemen Bilboko emaitzak, eta Donostiakoak hemen.

Metodologia

Ikerketa hau burutzeko erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez. Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko aukera ematen digu.

Ikerketaren unibertsoa: EAEn bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoak osatzen dute; Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen. Laginketa geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin hau ere metolodolgia kuantitatiboa erabiliz burutu da.

Fitxa teknikoa

EAE-n bizi diren 1.750 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan). La= ±% 2,34 konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5 EAE-ko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±% 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,90 Gasteizko datuetarako, ±% 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko  lagina. Inkesten % 26,9-a euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1-a gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak. Landa-lana 2022ko maiatzaren 5etik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez. Inkesten batez besteko iraupena 5,31 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X