frantziako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Parte-hartzea % 39,42an kokatu da 17:00etan Frantziako hauteskunde legislatiboetan

Bozketak abian dira Frantzian. Macron presidentearen blokea eta Melenchon buru duen ezkerreko koalizioa aurrez aurre izango dira, Asanblada Nazionalean boterea bereganatzeko. Lehia handiko kanpainaren ostean, aliantza posible bat aurreikusten dute orain inkestek.
Emmanuel Macron, boza ematen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia
18:00 - 20:00
Ezkerreko koalizioa eta Macronen taldea, parez pare Frantziako hauteskunde legislatiboetan

Frantzia metropolitarrean hauteslekuak ireki dituzte jada, igande honetako hauteskunde legislatiboen lehen itzulirako. Emmanuel Macron presidentearen eta Jean-Luc Melenchonen NUPES ezkerreko zerrenda bateratuaren arteko lehia estua espero da.

Parte-hartzea % 39,42an kokatu da 17:00etan. 2017an % 40,75era iritsi zen eta 2012an, berriz, datu altuagoak erregistratu izan ziren, % 48,31rainoko parte-hartzearekin.

Bestalde, Pirinio Atlantikoetan gora egin du parte-hartzeak. Azken zenbaketak % 50,42an kokatu du, 2017ko hauteskundeetako datuak (% 42,85) sobera gaindituta.

48 milioi herritar baino gehiago daude bi itzuliko hauteskunde hauetara deituta. Jokoan dira Asanblada Nazionaleko 577 eserlekuak, eta zalantza nagusi baten inguruan dago orain gakoa; Macronek gehiengo absolutua eskuratuko ote duen edo datozen bost urteetan zehar aliantzak bilatzera derrigortuta egongo den, bere hauteskunde programa aurrera atera ahal izateko.

08:00etatik 18:00ak arte egongo dira hautesontziak irekita landa-eremuan eta hiri txikietan, eta 20:00ak arte, berriz, hiri handietan.

Abstentzio altua da hauteskunde egunaren adierazle izan daitekeen elementuetako bat, institutu demoskopikoen arabera. 2017ko azken hauteskundeetako 51, 3%ko markaren gainetik egongo litzateke, edonola ere.

Emaitzei dagokienez, institutu demoskopiko horiexek ostiralera arte argitaratutako zundaketetan aurreikusi dute Macronen blokeak, Ensemble (Elkarrekin) izenekoak, eta Nupes koalizio berriak bat egin lezaketela.

Nupesek lehen postua eskuratuz gero, arrakasta politiko handia litzateke kanpainako protagonista bilakatu den eta Frantzia Intsumisoa (LFI), ekologistak eta sozialistak biltzen dituen koalizio berriarentzat.

Protagonismo hori, hein handi batean, hauteskunde karteletarako hautatutako leloari zor diote. Izan ere, Melenchon hurrengo lehen ministro bilakatzeko aukera mahaigaineratu dute, Macronekin elkarbizitza politikoa behartuta. Egoera berria litzateke, 2002tik.

Nolanahi ere, kanpainaren leloa eta Nupes aukerarik bozkatuena izateko aukera gorabehera, ekainaren 19ko bigarren itzuliaren ostean Melenchon lehen ministro bilakatzeari buruzko hipotesi ez da hain errealista, azken inkestak aintzat hartuz gero.

Zundaketa guztiek argi aurreikusten dute bloke makronistak gehiengoa eskuratuko duela Asanblada Nazionalean. Orain, zalantza da gehiengo hori absolutua (Asanblada Nazionaleko 577 eserlekuetatik 289 bereganatuta) edo erlatiboa izango ote den.

280 eta 330 eserleku artean aurreikusi dituzte Ensemblerentzat. Nupes, berriz, 160 eta 190 arteko diputatu kopuruarekin geldituko litzateke. Hala izatekotan ere, oposizioko lehen talde handi bilakatuko litzateke.

32 hautagai, Iparraldean

Ipar Euskal Herrian, 32 hautagai izango dira lehian, Frantziar administrazioak banatu dituen barrutietatik hirutan.

- 4. barrutian 9 hautagai: Hazparnetik Larunsera. Bearnoren zati bat ere hartzen du (80.672 bozkatzaile).

- 5. barruatian 11 hautagai: Angelutik Samatzeraino, Baiona eta Burgue-Erreiti zein Izturitzerainoko geografia hartzen du (98.913 bozkatzaile).

- 6. barrutian 12 hautagai: Lapurdi kostaldea hartzen duen barrutia, barrualdean Itsuraino sartuz (105.134 bozkatzaile).

Hauteskunde legegileetarako kanpaina amaituta, zaila da nork lortuko duen ekainaren 19an izango den bigarren itzulira igarotzea aurreikustea. Herritarren partehartzea urria izan da ekitaldietan eta gaiei dagokienez, etxebizitzaren afera izan da protagonista, 6. hautesbarrutian bereziki.

Hauteskundeak Iparraldean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X