PARLAMENTO EN LAS ONDAS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetza "desegitea" egotzi diote oposizioko taldeek Sagarduiri

Bien bitartean, Aitor Urrutia legebiltzarkide jeltzaleak "lasaitasunerako" mezua igorri die herritarrei. Osakidetzaren "Lehen Arreta guztiz bermatuta" dagoela adierazi du, "orain eta beti".
"Parlamento en las Ondas" saioan artxiboko irudi bat.
"Parlamento en las Ondas" saioan artxiboko irudi bat.

Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" saioko solasaldi politikoan, oposizioko talde guztiek gogor kritikatu dute Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, asteon, Osakidetzarako iragarri duen "kultura aldaketa".

EH Bilduko Nerea Kortajarena legebiltzarkidearen iritzian, "murrizketak, prekarizazioa eta baldintzen okertzea" daude sailburuaren hitzen atzean. "Aspalditik datorren kontua da hau, ez da berria Osakidetzaren eraistea. Duela urte asko hasi zen, eta 2018an areagotu, hainbat zentro ixten hasi zirenean", zehaztu du. "Planifikazio eza" egotzi dio ezker abertzaleko kideak Jaurlaritzari, "osasun-langileak faltako zirela jakinekoa baitzen". "Neurri eraginkorrak hartu beharrean,  prekarizazioa bilatu da", esan du.

Bide beretik hitz egin du Elkarrekin Podemos taldeko Iñigo Martinezek ere. Horren ustez, Osakidetzak behar duena "baliabide gehiago" da, eta "ez kultura aldaketa". Sindikatuek ekainaren 26rako deitu duten manifestazioaren harira, berriz, ezinbestekoa iritzi dio Jaurlaritzako ordezkariek lehenbailehen langileekin mahaiaren bueltan eseri eta lan-baldintzak hobetzeko neurriak hartzea.

Era berean, Laura Garrido legebiltzarkide popularrak "inprobisatzea" eta "planifikatzen ez jakitea" leporatu dizkie Osakidetzako kudeatzaileei. PP-Cs taldeak Sagarduiren berehalako agerraldia eskatu duela Eusko Legebiltzarrean iragarri du. "Egiturazko arazo baten aurrean gaude. Osasun-langileak aspalditik ari ziren honen berri ematen. Onartezina da gertatzen ari denari aldaketa kulturala deitzea", zehaztu du.

Voxeko Amaia Fernandezek ere uste du "aspaldiko arazo baten aurrean" gaudela, eta ez dela konponbiderako borondateko politikorik egon.

Bien bitartean, Aitor Urrutia legebiltzarkide jeltzaleak "lasaitasunerako" mezua igorri die herritarrei. Osakidetzaren "Lehen Arreta guztiz bermatuta" dagoela adierazi du, "orain eta beti"."Inork ez du Zarauztik Eibarrera edota Zallatik Bilbora joan beharko", zehaztu du.

Ekain Rico sozialistak, berriz, Osakidetzak "betiko kalitateari eusteko lanean" jarraituko dutela hitz eman du, "hori adostu genuelako gobernu-akordioan eta ez garelako hortik mugituko".

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X