frantziako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iparraldean, Echaniz gailendu da laugarren hautesbarrutian; Lassarre, bosgarrenean eta Bru, seigarrenean

Laugarren hautesbarrutian espero zen lehiarik estuena, eta NUPES ezkerreko aliantza atera da bertan garaile. Ipar Euskal Herriko gainerako hautesbarrutietan, ordea, Macronen aldekoena da gehiengoa; kasu horietan ere, alde txikiarekin.
Ipar Euskal Herriko hiru hautagai garaileak. Argazkia: EITB Media
Ipar Euskal Herriko hiru hautagai garaileak. Argazkia: EITB Media

Ipar Euskal Herrian, Frantziako Asanblea Nazionalerako hauteskundeetan bozkatzera deituta zeuden hiru hautesbarrutietan, Macronen koalizioa gailendu da, oro har. Hala ere, laugarren hautesbarrutian espero zen lehiarik estuena, eta Jean-Luc Melenchonen NUPES ezkerreko aliantza nagusitu da bertan.

Hala, laugarren hautesbarrutian, Iñaki Echaniz hautagai sozialista (botoen % 50,1) Annick Trounday makronzaleari (% 49,9 eskuratuta) gailendu zaio. Alde txikiarekin eskuratu du garaipena aurreikusita zegoen bezala: 89 boz bitarteko, Parisera joango den lehen diputatua ezkertiarra izango da.

Azken unera arte, parekatuta egon da botoen zenbaketa. Oro har, Troundayk babes handiagoa jaso du Euskal Herrian; Echanizek, aldiz, Bearno eskualdean.

Bosgarren hautesbarrutian ere pareko ibili dira bi alderdiak, baina Florence Lasserre Ensemble taldeko ordezkariak Sandra Pereira-Ostanel NUPESekoari irabazi dio.

Seigarren barrutian, Lapurdi kostaldean, Vincent Bru diputatu makronistak orain arteko postua mantentzea lortu du. Beste bost urte egingo ditu, hortaz, Asanblea Nazionalean. Bozen % 60,2 lortu du, Tom Dubois intsumisoak % 39,8 erdietsi duelarik.

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X