ETAko presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua onartu die ETAko sei presori azken hilabetean

Horiekin, 23 dira Eusko Jaurlaritzak 2021eko urriaren 1ean Euskadiko espetxeen kudeaketaren eskumena bere gain hartu zuenetik emandako hirugarren graduak, espetxeetako tratamendu-batzordeen baimenarekin.
Basauriko espetxea. EITB
Basauriko espetxea. EITB

Azken hilabetean ETAko sei presori hirugarren gradura igarotzeko baimena eman die Eusko Jaurlaritzak. Hil honen hasieran jakin zen Jaurlaritzak bost presori eman ziela hirugarren gradua, zehazki, Zigor Orbe, Santiago Vicente, Aitor Herrera, Igor Martínez de Osaba eta Lierni Armendaritz presoei. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak Juan Carlos Subijanari  ere erdi-askatasuneko erregimena ematea onartu du.

Horiekin, 23 dira Eusko Jaurlaritzak 2021eko urriaren 1ean Euskadiko espetxeen kudeaketaren eskumena bere gain hartu zuenetik emandako hirugarren graduak, espetxeetako tratamendu-batzordeen baimenarekin.

Eusko Jaurlaritzak eta tratamendu-batzordeek kontuan hartzen dute, gradu-progresioak onartzerakoan, presoak erakundetik bereizi izana, indarkeria baztertu izana, eragindako mina aitortu izana, espetxe-legezkotasuna onartu izana eta erantzukizun zibila ordaindu izana.

Fiskaltzak kasuak banan bana aztertzen ditu ondoren, eta, otsailean Eusko Jaurlaritzak abalatutako Joseba Arregi Erostarberen hirugarren gradua, esaterako, errekurritu egin zuen hark. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X