Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bidasoa ibaian migratzaile gehiagoren heriotza saihesteko neurriak eskatu ditu Senatuak

Senatuko gehiengoak onartu du EH Bilduk aurkeztutako eta PSOEk zuzendutako mozio bat; bertan, Ganberak kezka adierazi du espainiar eta frantziar Estatuen arteko mugan dagoen "egoera humanitarioaren aurrean".
Senatua, artxiboko irudian
Senatua, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Senatuko gehiengoak babestu egin du, asteazken honetan, Espainiako Gobernuari eskatzea neurri "eraginkorrak, eta ahalik eta lasterren abiatzekoak, eta europar agintariekin adostutakoak, bereziki Frantziarekin batera", Europar Batasuneko barne mugetan migratzaileen ezbehar gehiagorik egon ez daitezen, batez ere Bidasoa ibaian.

Gehiengoak EH Bilduk aurkeztutako eta PSOEk zuzendutako mozio bat onartu du; PPk eta Voxek ez dute babestu. Mozioan, Senatuak adierazten du Ganbera "kezkatuta" dagoela, kontuan izanik nolako "egoera humanitarioa" dagoen Espainiaren eta Frantziaren arteko mugan, Irunen. "Bertan, bederatzi migratzaile hil dira, zazpi 2021ean eta bi aurten, Bidasoa ibaian, Hendaiara iristen ahalegintzen ari zirela".

Mozioak eskatzen du hobetzea, frantziar agintariekin batera, "nortasuneko, jatorriko, koloreko edo arrazako edozein arrazoirengatik eragindako tratu diskriminatzaileak saihesteko partekatutako baliabideak. Tratu horiek ez doaz bat Giza Eskubideen Europako Auzitegiarekin".

PSOEren zuzenketak eskaera bat kendu du jatorrizko testutik; hain zuzen, azken horretan eskatzen zuten sortzea, europar agintariekin koordinatuta, "korridore humanitario ziurrak" muga horretako migratzaile eta errefuxiatu guztientzat. Nerea Ahedo EAJko senatariak deitoratu egin du eskaera hori onartutako testuan azkenean ez joatea; izan ere, haren iritziz, lagunduko zuen Irunen gauzatzen den "drama" ez jazotzeko: "Ez da onargarria, eta ezin dugu normalizatu".

Muga "tranpa" bilakatu da, dio EH Bilduk

Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak baieztatu du muga hori "tranpa" bilakatu dela, migratzaileentzat. Horiek Afrikatik bereziki abiatzen dira, Kanarietatik igarota, eta ahalegintzen dira Bidasoa zeharkatzen, Frantziak ezarritako kontrolak saihestu nahirik.

Irungo mugan gertatzen dena "zentzugabekeria, eskandalua eta lotsagarria da, Europako Estatu demokratiko batean", esan du Bidegurenek: "Legea urratuz, lekualdatzeko eskubidea ari dira ukatzen, eta, ondorioz, europar balioak kolokan daude".

PSOEko Alfonso Gilek, zuzenketa aldeztu duenean, adierazi du "migratzaileen joan.-etorriak Europan zehar bermatuta" egon behar direla, "giza eskubideak baitira", eta esan du Europar Batasuneko barne kontrolak, kasu honetan Frantziak Hendaiaren eta Irunen artean ezarritakoak, "pixkanaka-pixkanaka zuzendu behar dugun anomalia" direla.

Ana Camins PPko senataria Voxekin ados izan da, adierazi duenean EH Bildu ez dagoela kezkatuta "migratzaileek jasotzen duten arretagatik": "Konponbide bakarra dute: joan daitezela, Irunen gera ez daitezela". Esan duenez, proposamenaren helburu bakarra da "engainatzea", eta gogora ekarri du EH Bilduk ezezko botoa eman zuela PPk eskatu zuenean Kanarietara iristen saiatzen diren migratzaileak artatzen dituzten lantaldeei baliabide gehiago ematea: "4.000 lagun hil dira Kanarietan", zehaztu du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X