Osakidetzan beste 919 egiturazko plaza gehitzea aurreikusten du Osasun Sailak 2023an
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri duenez, Aurrekontuen Lege Proiektuak aurreikusten du Osakidetzan beste 919 egiturazko plaza gehiago gehitzea; hala, 30.992 profesional izango dira.
Joan den urrian dagoeneko, Gobernu Kontseiluak Osakidetzak azken bi hamarkadetan izan duen plantillaren hazkuntzarik handiena onartu zuen, 2.467 plaza guztira (haietatik, 358 Lehen Mailako Arretarako); hala, Euskadiko Osasun Zerbitzuaren egiturazko plantillak 30.073 postu ditu.
Osasun Sailaren aurrekontua 4.638,9 milioi eurokoa izango da 2023an, 2022koarekin alderatuta % 6 gehiago (256,9 milioi). Horrela, azken urteetan izandako hazkundeari eutsi zaio: 2022an % 5,9, 2021arekin konparatuta; 2021ean % 4, 2020arekin alderatuta; eta 2020an % 6, aurreko urtearekin alderatuta.
Osasun Saila da, berriro ere, aurrekontu sail handiena duen Eusko Jaurlaritzaren arloa. Sagarduik azaldu duenez, ahalegin horren helburua da "desberdintasunik gabeko osasunerantz aurrera egitea, hurbilagoa eta pertsonen zerbitzura dagoena, osasunarekin eta ongizatearekin lotutako politika publikoak bultzatuz".
Eusko Jaurlaritzak osasunean egingo duen per capita inbertsioa 2.114 eurokoa izango da 2023an, hau da, % 25 inguruko igoera pandemiaren aurreko azken urteko (2019) zenbatekoarekin alderatuta.
Herritarrentzako zuzeneko osasun-arretan ere biltzen da aurrekontu hazkunderik handiena 2023an. Horrela, Osakidetzara bideratutako aurrekontu saila berriro hazi da, zehazki % 6, 3.733 milioi eurora iritsiz. Kopuru horretatik, bi heren baino gehiago (% 65) langileentzako dira, eta gastua aurreko ekitaldiko 2.264 milioi eurotik 2023ko 2.426 milioira igoko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.