Osakidetzaren "zailtasunak eta arazoak" bideratzea izango da Jaurlaritzaren 2023ko lehentasunetako bat
Eusko Jaurlaritzak 2023rako mahai gainean dituen bost erronka nagusiak aipatu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak urte amaierako mezuan, eta horien artean, aipamen berezia egin dio "osasunari eta bizi kalitateari", horretarako Osakidetzaren egoeraren inguruko gogoeta eginez. Covid-19aren pandemiak "munduko osasun-sistema guztiak, baita gurea ere, tenkatu" dituela esan ondoren, EAEko osasun sistema publikoak "azaroak eta zailtasunak" dituela onartu eta horiek konpontzeko "gogotik ahaleginduko" direla hitz eman du. "Gure altxorra da eta", esan du.
Urtero bezala, Ajuria Eneatik igorri duen mezuan, lehendakariak adierazi du "lehentasuna" emango diotela "lehen mailako arreta zerbitzuak hobetzeari", "betiere, bakarra den Osakidetzaren zerbitzu publiko batean". "Argi esango dut: Osakidetzako plantilla profesionala indartzen jarraituko dugu", adierazi du.
Ia zazpi minutuko hitzaldian aipatu dituen beste erronkak ekonomia indartzea eta kalitatezko enplegua sortzea, trantsizio energetikoa, berrikuntza eta gazteen aldeko apustua daude. Alor horietan guztietan "hobetzeko guneak" egon badirela onartu du, eta horiek bideratzeko, "hurbiltasunetik eta auzolanean" akordioen alde lanean jarraituko dutela azaldu du, "bereziki behar handiena duenari arreta eskainiz".
Alor ekonomikoari dagokionez, enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa sortzearen alde egin du, eta Euskadik horretarako aukerak badituela nabarmendu. "Euskadi lan egiteko toki erakargarria dela erakusten jarraitu behar dugu".
Halaber, trantsizio energetikoaren bidean "anbizio handiagoa" izatea premiazko jo du, "energia-iturri berrien edo ekonomia zirkularraren aldeko apustua" eginez.
Bestalde, etorkizunaren giltzarria "berrikuntza eta ikerketa" direla ere esan du, eta beherakada demografikoari aurre egiteko, gazteen emantzipazioaren aldeko apustua jarri du erdigunean.
Alabaina, "ziurgabetasuna eta segurtasunik eza" nagusi diren agertokian, "begirada lasaia, positiboa eta globala" eskatu ditu lehendakariak, "amore emateko arriskua" alde batera utzita. Horretako, "gure aurrekoen ahaleginaren gaineko gogoeta" egiteko deia ere egin dio gizarteari, "haien ikuspegiari esker, zailtasunak gainditu ahal izateko".
Amaitzeko, erronka horiek guztiak "aurrera eramatea" gizarte osoaren ardura dela adierazi du, eta gakoa "auzolana" dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik ikusten Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogoratu die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.