Prozesu independentista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurten itzuliko da Puigdemont Kataluniara, bere abokatuaren esanetan

Boyek baztertu egin du Auzitegi Goreneko magistratu Pablo Llarenak Generalitateko presidente ohiaren zigorra aldatzea, hots, Puigdemont desordena publiko larriengatik zigortzea, sedizioagatik beharrean.
PUIGDEMONT
Carles Puigdemont, Generalitateko presidente ohia. Artxiboko argazkia: EFE

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren abokatu Gonzalo Boyek ziurtatu du buruzagi independentista aurten itzuliko dela Kataluniara: "Ziur nago".

RAC 1 irrati kateari ostegun honetan, emandako elkarrizketan -Europa Press albiste agentziak jaso duena- argitu du Europako Parlamentuak suplikatoriaren gaineko ebazpena ematen dionean itzuliko dela, alegia, otsailean edo martxoan.

Bestalde, baztertu egin du Auzitegi Goreneko magistratu Pablo Llarenak Generalitateko presidente ohiaren zigorra aldatzea, hots, desordena publiko larriengatik zigortzea, sedizioagatik beharrean.

Llarenak sedizio delitua erretiratu dio gaur bertan Puigdemonti, baina oraindik ere auzipetuta jarraitzen du dirua bidegabe erabiltzeagatik eta desobedientziagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X