Pilar Garrido: "Jaurlaritza Osakidetza desegiten ari da, eta herritarrek pairatzen dute hori"
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusi eta Kongresuko diputatuaren ustez, Eusko Jaurlaritza Osakidetza "desegiten" eta "osasun publikoaren pribatizazio prozesu bat" egiten ari da, "EAJren eredua", alegia. Haren esanetan, "Eusko Jaurlaritzak zerbait egin beharko du, ezin du esan gauzak ondo egiten dituenik herritarrak gure haragietan pairatzen ari garenean artatzen ez zaituen mediku batengana joateko segurtasun eza, edo hitzordurik ez dagoenean". Sindikatuek deitutako mobilizazioekin bat egiteko deia egin die herritarrei.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak proposatzen duen erreforma fiskalaz "mesfidati" dagoela esan du, "ez baitu planteatuko gehien dutenek gehiago ordaintzea, eta langileen gain egongo da".
Maiatzeko udal eta foru hauteskundeei dagokienez, espero du EQUOk laster bat egitea Podemos Euskadi-Ezker Anitza eta Alianza Verde alderdien arteko koalizioarekin, eta "irabaztera" aterako direla ziurtatu du, nahiz eta Eusko Jaurlaritzaren Soziometroak boto asmoari buruz dituen itxaropen ezkorrak izan.
"Bai bakarrik da bai" delako lege erreformari buruz ere aritu da: PSOErekin akordio batera iristea espero du, gobernu osoaren proposamen bateratu bat aurkezteko, baina zuhur agertu da horren ondorioei dagokienez; izan ere, "epaileentzat interpretazio tarte bat geratzen da beti", esan du, eta, beraz, baliteke sexu erasotzaileei zigorrak murrizten zaizkien kasu guztiak ez saihestea. "Arrakala hori txikitzen saiatuko gara", adierazi du, baina epaileen genero prestakuntzan gero eta inbertsio handiagoa egitearen alde ere egin du.
Halaber, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak egindako adierazpenei erantzun die Garridok. Bertan, Podemos "politikaren okerrena" dela esan du, "Ciudadanos eta VOX alderdiekin batera". "Oso zoritxarreko" hitzak dira, eta gaineratu du "Osakidetzaren uneko egoera" dela "politikaren gauzarik txarrena".
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.