IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gutxieneko soldata, protestak Ipar Euskal Herrian eta Frantzian eta Tourra Euskadin

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Eraikuntzako bi langile, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Eraikuntzako bi langile, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gutxieneko soldata: Espainiako Estatuan indarrean dagoena baino Lanbide arteko Gutxieneko Soldata handiagoa (LGS) bultza dezala eskatzea adostu dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk. EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen astelehenean, 1.400 euroko gutxieneko soldata ezartzea eskatzeko.

- Protestak Ipar Euskal Herrian eta Frantzian: Bederatzigarren greba eguna Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, pentsioen erreformaren kontra. Emmanuel Macronen Gobernuak errefoma onartu zuenetik lehendabiziko mobilizazio handia izango da.

- Tourra Euskadin: Hasi da Tourrerako atzera kontaketa: Bilboko Udalare parean dagoen Tissot erlojuaren botoia sakatu zuten atzo iluntzean Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak, beste hainbat ordezkarirekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Otegi: "Arartekoa izatea nahi dutenaren Linkedinean sartuta “capacidad básica limitada” jartzen du, hori euskalduna izatea da?"

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Egun Onen adierazi du "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X