Eskuinaren zatiketak kalte egingo lioke UPNri Iruñean, eta baliteke EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortzea
UPN izango litzateke alderdi bozkatuena Iruñeko udal hauteskundeetan, baina horren boto aurreikuspenak nabarmen egin du behera azken bi hilabeteetan, eta baliteke EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortzea, EITB Focus makroinkestaren arabera. Hori horrela, PSNk erabakiko luke berriz hurrengo alkatea nor izango den, 2019an bezala.
Hain zuzen ere, UPNk 7-8 zinegotzi eta botoen % 27,6 lortuko lituzke, eta 10 ordezkari eta bozen % 31,4 lortzea zen aurreikuspena martxoan publikatutako inkestan.
2019an, Crisitina Ibarrolaren alderdia koalizioan aurkeztu zen hauteskundeetara, PPNrekin eta Ciudadanosekin batera, eta 13 zinegotzi eta botoen % 40,6 eskuratu zituzten elkarrekin.
EH Bilduk, bere aldetik, errepikatu egingo lituzke duela lau urteko emaitzak (7 ordezkari eta % 24,8ko babesa), eta puntu erdiko hazkundea izango luke martxotik.
Hirugarren lekuan, PSN egongo litzateke. Bi hilabetean, ia bi puntuko babesa berreskuratuko luke, eta 4-5 zinegotzi izango lituzke. Egun, 5 ditu.
Geroa Baik 2-3 zinegotzi izango lituzke, eta, horrenbestez, baliteke egungo ordezkaritza (2) areagotzea.
PPNk aurreikuspen berdina izango luke, 2-3 ordezkari, eta Zurekin Nafarroa 1-2 zinegotzirekin sartuko litzateke Udalean.
PSNk izango luke giltza
EITB Focus inkestaren arabera, 2019an gertatutakoa jazoko litzateke berriz Nafarroako hiriburuan.
Horren haritik, ekainaren 17ko inbestidura saioan, Joseba Asironek (EH Bildu) PSNren aldeko botoa beharko luke berriz alkate izateko.
Sozialistek euren hautagaia babestuko balute, ordea, Cristina Ibarrola (UPN) izango litzateke Enrique Maya egungo alkatearen hurrengoa.
Metodologia
Iruñean, 697 pertsona elkarrizketatu dituzte maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako EITB Focus berezia egiteko.
Akats-maila % 4koa da, eta konfiantza-maila, % 95,5ekoa.
Elkarrizketak maiatzaren 3a eta 11 bitartean egin zituzten.
PDF: EITB FOCUS inkesta, EAEko udalerrietako boto-asmoari buruzkoa
Zure interesekoa izan daiteke
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak erakustea
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPNren, PPren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen haserrea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.