EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irungo Alkatetzak PSE-EEren esku jarraituko luke

Alderdi Sozialistak behera egingo luke bototan eta zinegotzi kopuruan, baina indar bozkatuena izaten segituko luke.
eitb focus
EITB Focus

PSE-EEk eutsi egingo lioke Irungo feudo historikoari, bototan 3 puntu behera egin eta 1-2 zinegotzi galdu arren, EITB Focus makroinkestaren arabera.

Hain zuzen ere, Alderdi Sozialistak 8-9 ordezkari lortuko lituzke, eta bigarren indarrak, EAJk, 7-8. Egun, 7 ditu.

EH Bilduk bi zinegotzi gehiago izango lituzke, 5; Elkarrekin koalizioak bat galdu lezake, 3-4 eskuratuko lituzkeelako, eta PPk mantendu egingo luke egungo ordezkaria.

EITB FOCUS EITB FOCUS

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X