Kanpainaren hasiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskunde Batzordeak debekatu egin du uztailaren 7an Iruñean egitekoa zen EH Bilduren ekitaldi bat

Bel Pozueta eta Koldo Leoz Kongresurako eta Senaturako hautagaiak bertan izan behar ziren. Koalizioak bertan behera utzi du, boto-emaileei "probokazioetan ez erortzeko" deia egin ostean.
Bel Pozueta eta Koldo Leoz Kongresurako eta Senaturako hautagaiak. Argazkia: EH Bildu Nafarroa
Bel Pozueta eta Koldo Leoz Kongresurako eta Senaturako hautagaiak. Argazkia: EH Bildu Nafarroa

Hauteskunde Batzordeak debekatu egin du EH Bilduk uztailaren 7an Iruñeko Alde Zaharrean egin behar zuen ekitaldia, eta koalizioak bertan behera utzi du, boto-emaileei "probokazioetan ez erortzeko" deia egin ostean.

Ekitaldi horretan Bel Pozueta eta Koldo Leoz Kongresurako eta Senaturako hautagaiak egon behar ziren, eta 13:30erako deitu zuten O plazan, Iruñeko Udalbatza San Fermin eguneko mezatik itzuli ohi den ordu berean. Azken urteetan istiluak izan dira, baina EH Bilduk ekitaldi hori egin nahi zuen tokitik urrun.

Ohar batean, EH Bilduk kanpainaren hasierako deialdia bertan behera uztea erabaki duela jakinarazi du, "Probintziako Hauteskunde Batzordeak ekitaldi hori egiteko baimena baliogabetu duelako".

Koalizioaren ustez, "EH Bildu eta bere boto-emaileak isilarazi nahi dituen erabaki politikoa da", eta "probokazioetan ez erortzeko deia" egin dio hautesleriari.

Gainera, EH Bilduk ziurtatu duenez, "bere mezua Nafarroako toki guztietara eramaten jarraituko du, uztailaren 23an Nafarroa anitz, aurrerakoi, euskaltzale eta feministaren indarra eta bultzada erakusteko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik eskuin-muturraren igoeraren aurka antolatzeko deia egin die gazteei

Bilbon egindako mobilizazioan, gazte erakundeak ideia erreakzionarioak eta euskararen aurkako erasoak salatu ditu. Itsas Kapitaintzaren aurrean, Espainiako bandera bat erre eta Bilbo euskalduna, antifaxista eta feminista aldarrikatu du. Era berean, ELAk eta LABek martxorako deitu duten greba orokorrarekin bat egin du, eta independentzia helburu dutela antolatzeko deia egin die gazteei.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X