Donostiako Aste Nagusiaren testuinguruan aurten ere manifestazioa deitu du Sarek
Sare Herritarrak manifestazioa egingo du abuztuaren 19an, Donostian, "salbuespena indargabetu eta, lege arrunta aplikatuz, euskal preso guztiak etxera bidean jartzeko unea" dela iritzita; izan ere, "dagokien eskubidea da".
Sareko ordezkariek prentsaurrekoa eman dute Donostian, "Aste Nagusiaren testuinguruan Sare Herritarrak Euskal Herriko zein jaietako zenbait eragilerekin batera antolatutako manifestazioaren berri emateko". "Tamalez, oraindik ere mobilizazio hau deitu beharrean gaude, oraindik ere badelako zer egina euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera normalizatze bidean".
Ildo horretan, "espetxe politikaren baitan aldaketak eman eta 34 urte luze iraun duen urruntze politika gainditzeak ez du berarekin ekarri euskal presoen eskubideen urraketen amaiera", azaldu dute.
"Fiskaltzak, Audientzia Nazionalaren laguntzaz, lege arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze prozesuaren aurrean oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza zangotrabatuz", salatu dute.
"Elkarbizitzan aurrera urratsak emateko, konponbidean jarri behar dugu preso, iheslari eta deportatuen auzia. Eta helburu hori errealitate izan dadin, den-denok behar zaituztegu", erantsi dute.
Horretarako, abuztuaren 19an 12:30ean Boulevardetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera eta "salbuespenaren aurkako aldarria" egitera deitu dituzte herritarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ernaik kartelez bete du "El Correo" egunkariaren Bilboko egoitzako atea
Sare sozialetan bideo batean hartu dute astelehen gaueko ekintza bere gain.
Onartu dira Nafarroako 2026ko aurrekontuak, bazkideen babesarekin eta UPN, PPN eta Voxen kontrako botoekin
2026rako aurrekontuak 6.471 milioi eurokoak dira, iazkoak baino % 4,8 gehiago, eta Nafarroan inoizko aurrkontu altuenak. Azken asteotan 19,1 milioi euroko balioa duten 368 zuzenketa gehitu zaizkio Gobernuaren proposamenari, guztiak ere Gobernu-bazkideen alderdiek (PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin) eta EH Bilduk proposatutakoak.
Gogorak Txomin Letamendi EAJko militantea omendu du
Ondarroan eta Bilbon egingo dituzte omenaldiak, abenduaren 19an eta 22an, haren ohorea eta duintasunaren alde.
Eztabaida sutsua piztu da EH Bildu eta PPren artean ararteko berria aukeratzeko unean
"Jakin ezazue lehenago edo beranduago indar politiko gisa akabatuko zaituztela", ohartarazi dio De Andresek (PP) koalizio subiranistari. Otxandianok aurreratu du "neurri politikoak eta legalak" aztertuko dituztela haren aurka.
Mancisidor ararteko berria, euskaraz: "Guztion arartekoa izan nahi dut"
Mikel Mancisidor legelaria ararteko izendatu du Eusko Legebiltzarrak, EAJren, PSE-EEren eta PPren botoekin. Izendapenaren aurretik, PPk eta EH Bilduk akusazioak bota dizkiete elkarri, eta koalizioak kritikatu du Mancisidorrek ez duela "euskara maila egokia", eta zalantzan jarri du PPk hautagaitza babestu izana.
Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek
Europar Batasuneko gobernuburuak Bruselan bilduko dira gaur urteko azken goi-bileran, Ukrainari finantza-laguntza emateko, baina ondorioen zirriborroak Euskal Herriarentzat interes berezia duen puntu bat jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.
Melgosak egiturazko plan bat eskatu dio Sanchezi, populismoaren aurrean migrazioaren erronkari heltzeko
Ongizate sailburuak ohartarazi du diskurtso populistak arriskutsuak direla, are gehiago integrazioan oinarritutako estrategia komun, ordenatu bat bultzatzen ez bada.
Osakidetza hobetzeko proposamenei "oztoporik ez" jartzeko eskatu dio Pradalesek Osasun Ministerioari
Imanol Pradales lehendakariak Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioari eskatu dio Eusko Jaurlaritza Osakidetzaren egoera hobetzeko egiten ari den proposamenak "entzuteko", eta, "gutxienez, oztoporik ez jartzeko". "Osasun Ministerioari exijitu nahi diot entzun dezala, eta egiten utz dezala", esan du.
Podemos prest dago Sumarrekin, IUrekin eta EH Bilduren aliantzak egiteko, Kongresuan hala erabakitzen badute
Gainera, Richar Vaquero Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "aurrera egingo dute" Gasteizko aurrekontuarekin, EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzen ari diren bitartean proposamen "interesgarriak" egiten bazaizkie.
Donostiako Udaltzaingoa taser pistolak erabiltzen hasiko da 2026an
Udaltzaingoak bost taser pistola izango ditu guztira, bat txanda bakoitzeko, eta bost agente gailu horiek erabiltzeko prestakuntza jasotzen ari dira.