Gorrotxategik dio "gaizki" jaioko dela Hezkuntza Legea eta beharko lukeela Legebiltzarraren % 91ren babesa
Itxura guztien arabera, EAEko Hezkuntza Legea EAJren eta PSE-EEren botoekin onartuko da. Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen hitzetan, "gaizki" jaioko da legea, uste baitu beharko lukeela Gasteizko ganberaren % 91ren babesa, edo beste era batera esanda, hezkuntza ituna sinatu zutenen onespena. Hezkuntza akordiotik legea idazterako bidean, ordea, Elkarrekin Podemos-IU eta EH Bildu bereizi egin dira.
Bestalde, 2024ko EAEko hauteskundeei begira, Imanol Pradales EAJren zuzendaritzak proposatutako hautagaia "kontinuista" dela iritzi dio Iñigo Urkulluren asmo politiko bera defendatzen duelakoan. Halaber, Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigai ez izateak ez du uste koalizio moreari botoak kenduko dizkionik. Are gehiago, hauteskunde oro egoten diren boto mugimenduak beraien mesederako izatea espero du.
Voxek aurkeztuko duen lehendakarigaia ezagutu zain, Miren Gorrotxategi da hautagai gisa errepikatu dezakeen bakarra. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, berak bere hautagaitza aurkeztu du proiektua politikoak ilusioa eragiten diolako, eta koalizio berri eta handiago horren bozeramaile izan nahiko luke. Orain arte Podemos eta Ezker Anitza alderdiek osatutako koalizio horretara Equo gehituko dela aurreratu du, eta Sumar alderdia ere gehitzea gustatuko litzaioke. Sumarrekin negoziazioak nola dauden galdetuta, EAEn giroa hobea dela eta elkarrekin aurkezteko aukera gehiago daudela azpimarratu du.
Eneko Andueza lehendakarigai sozialistari ere zuzendu zaio, atzo, besteak beste, esan baitzuen ez dutela EH Bilduren hautagaia lehendakari egingo. Horren aurrean, alternatiba EAJren ereduari jarraipena ematea ote den galdetu du Gorrotxategik. Izan ere, Anduezak atzo adierazi zuen EAJren eredua "agortua" dagoela eta "porrot" egin duela.
Halaber, EH Bildu Hezkuntza Legetik kanpo gelditzea albiste ona dela esatea Anduezaren aldetik "axolagabekeria" dela uste du Gorrotxategik.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.