Justizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BJKN berritzeko "mekanismo berriak" bilatuko ditu Espainiako Gobernuak, PPren blokeoak jarraitzen badu

Justiziaren gobernu-organoak bost urte daramatza jardunean eta agintaldia iraungita. Espainiako Gobernuak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko eskatzen diren gehiengo parlamentarioak murriztea proposatu zuen 2020an, baina erreforma bertan behera utzi zuen Bruselaren abisuen aurrean.
Yolanda Diaz eta Pilar Alegria, Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz eta Pilar Alegria, Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaileak gaur adierazi duenez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) berritzea Exekutiboaren ardura da, bost urtez jardunean egon eta gero. Horregatik, PPren blokeoak bere horretan jarraitzen baldin badu, "mekanismo berriak" bilatuko dituztela ohartarazi du Alegriak.

Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, Alegriak ez du baieztatu nahi izan Espainiako Gobernuak 2020an proposatu zuen erreformari berriro helduko ote dioten, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzeko eskatzen diren gehiengo parlamentarioak murrizteko.

"Oraindik ere PPrekin akordio hori desiragarria da, baina Alderdi Popularrak berrikuntza blokeatzeko eta Konstituzioa ez betetzeko erabateko ahalegina egiten badu, mekanismo berriak aztertu eta baloratu behar ditugula ulertu beharko dute", adierazi du.

PPrekin akordioa ixteko apustua eginda, nahiago izan du gehiengoak jaisteko "bigarren aukera" hori ez aipatzea, baina berretsi du: "Gobernu honen ardura Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzea da, eta hala egingo dugu".

Legeak une honetan eskatzen du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kideak aukeratzeko Parlamentuaren hiru bostenek hautatzea, eta, beraz, ezinbestekoa da PPrekin akordioa ixtea.

Sozialistek eta Podemosek bere garaian proposatu zuten bigarren itzulian gehiengo absolutua nahikoa izatea, eta proposamen hori gaur erregistratu du berriro alderdi moreak Kongresuan, eta begi onez ikusten du Sumarrek, Gobernu koalizioko egungo kideak.

Moncloako prentsa aretotik, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak adierazi du "akordioen eta elkarrizketaren jarraitzaile sutsua" dela, baina gogorarazi du oso ondo ezagutzen duela Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentea, eta "oso argi" du hark ez duela BJKN berritzeko borondaterik.

"Alderdi Popularra akordio bat lortzeko prest dagoela sumatuko banu, bere herriaren onerako, noski, ez nintzateke mahai horretatik altxatuko; baina argi daukat Alderdi Popularraren asmoa gure herriko erakundeak txikitzea dela, besteak beste, epaileen organo exekutiboa kontrolatu behar duelako", ziurtatu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X