Estatu indarkeriaren biktimei aurrekaririk gabeko aitortza egin die Nafarroako Gobernuak
Eskuin muturreko taldeek edota Poliziak eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimak aitortzeko lehen ekitaldi ofiziala egin du gaur Nafarroako Gobernuak.
Baluarten bilduta eta Ana Ollo Memoria Historikorako kontseilaria buru aurreneko 12 biktimak aitortu dituzte. Horien artean dira Mikel Zabalza eta Mikel Arregi, biak ala biak guardia zibilak erahilak. Familiak bertan izan dira, eta, batzuentzat, aitortza "40 urte berandu heldu bada ere, pozik" hartu dute. Ekitaldia urtero errepikatuko du Foru Gobernuak.
Esan bezala, aitortza jaso duten lehen biktimak 12 izan dira eta Baluarteko ekitaldian guztien ordezkaritza izan da, kasu batzuetan biktimak berak, beste batzuetan senitartekoak. Musikak eta hitzek jantzi dute gaurko ekitaldia, esker oneko adierazpen entzun diren ekitaldia.
Hitzordu garrantzitsua zen gaurkoa eurentzat, erakundeen aldetik aitortza eta erreparazioa jaso baitute "bide luze" baten ostean. Egia eta justizia aldarrikatzen jarraituko dute, baina etorkizunari itxaropentsu begiratzen diote.
Une hunkigarriena lau biktimaren familiak oholtzara igo direnean bizi izan da. Giza eskubideen gaietan aditua den Guillermo Mugicak, bere aldetik, gogoratu du "gaur familiek sentitzen duten pozak gertatutakoaren mina" duela oinarri.
Ekitaldian 180 pertsona inguru izan dira, eta Josu Irañeta eta Fermin Ilundain funtzionario publikoek eragindako indarkeriaren biktimak eta Mikel Zabalza eta Mikel Arregi indarkeria politikoaren biktimen ahizpek hartu dute hitza.
Horiekin batera, Carmen Garatea, Gloria Bosque, Santiago Jaunarena, Juan Luis Albizu, Joanes Molina, Jose Ramon Velez de Mendizabal eta Jesus Maria Fernandez ere aitortu dituzte. Azken hori emazteak eta alabak ordezkatu dute, hilik baitago.
Fermin Ilundainek esan du aitortzak "pertsona gisa" laguntzen diola, baina baita "gizarteai ere, elkar errespetatu eta elkarrekin bizi ahal izateko". Hala ere, egun hartan gertatutakoa gogoratu du, "zergatik" galdetu eta "gertakariak eta dokumentu sekretuak ikertzeko" eskatuz, justizia egiteko eta "eragindako kaltea konpontzeko".
Josu Irañetaren ustez, urte hauetan jasan duten bazterketa deitoratu du, "ez da nolanahiko urratsa", eta "prozesu zaila" izan den arren, aitortza prozesu hau abiatzera animatu ditu gainerako biktimak, "erreparaziorako urrats garrantzitsua" dela ulertuta, baina batez ere "egi osoa jakin dadin".
Mikel Zabalzaren arrebak ere, Idoia Zabalzak, uste du "aurrerapauso handia" dela, erakundeek "gutxietsi" egin baitzituzten, eta "epaiketa bat izan zen, baina ez zen justiziarik egin". Era berean, deitoratu du Biktimen Legeak familiei dokumentu sekretu horiekin ikertu ahal izateko aukera ez ematea.
Era berean, Mikel Arregiren arreba Txaro Arregik bat egin du "garrantzi handiko urratsa" dela goraipatzean, eta anaiaren kasua "ezohikoa izan ez" zela, "emaitza bai" azpimarratu du; izan ere, "praktika sistematikoa izan da, eta milaka biktima utzi ditu".
Ana Ollo kontseilariak "barkamena" eskatu du "hainbeste denboran justizia eta erreparazioa eskatu ez zuten Nafarroako erakundeen izenean", eta haiek, biktimak eta senideak, izan baitira memoriaren garra piztuta mantendu behar izan dutenak.
"Herritarren eta erakundeen arteko kontratu sozial bat indartzeko eta sendotzeko" deia egin du "egungo testuinguru konplexuan", "egia, justizia eta biktimen erreparaziorik gabe ezin baita eraiki edo mantendu aurre egin beharreko erronka guztiak gainditzeko gai den demokrazia".
Zure interesekoa izan daiteke
Abstentzioaren alde eginda, Podemosek ez du Irango gerraren harira proposatutako beherapen fiskalen dekretua babestuko
Alderdi moreak nabarmendu du ez duela neurri sorta berriaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, "zergen beherapenak ez direlako prezioen igoerari aurre egiteko bidea".
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.
'Anboto' ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duelakoan
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei
Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea.
Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala
Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn, Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak atera izana
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPN, PP eta Maria Chivite Nafarroako presidentea haserretzea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.