Albiste da
Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegik "funtsezko" aldeak nabari ditu Urkulluren eta Pradalesen artean, eta politikak aldatzeko eskatu dio

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak txalotu egin du Pradales lehendakariak Osakidetza aldatzeaz eta herri itunez hitz egitea eta bilera-sortaren baitan sindikatuekin elkartzea.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Radio Euskadin
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia Radio Euskadin

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak lehendakari berriaren "moduak" eta jarrera nabarmendu ditu, eta aurreko lehendakariari zuzenean kritikarik egin gabe, Imanol Pradalesen eta Iñigo Urkulluren artean "funtsezko" desberdintasunak daudela adierazi du. Otegik txalotu egin du Pradales lehendakariak Osakidetza aldatzeaz eta herri itunez hitz egitea eta bilera-sortaren baitan sindikatuekin elkartzea. 

Ildo horretan, espero du Pradalesen gobernu berriak Osakidetzaren "pribatizazioa" eta "prekarizazioa" eragin duten EAJren eta PSE-EEren aurreko koalizioen "politika neoliberalak" aldatzea.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Otegi itxaropentsu mintzatu da eta posible ikusten du Eusko Jaurlaritzarekin osasun ituna adostea. Jakin badaki akordioa ez dela % 100ean EH Bilduren gustukoa izango, baina "aurrera" egin beharra defendatu du. "Gauzak ezin dira okerrago egin, hortaz hobetu egingo dira", gaineratu du.

Kataluniari dagokionez, Salvador Illa presidente izendatzeko akordioa lortuko dutela uste du Kataluniari finantzazio propioa aitortzearen truke. Otegiren arabera, Kataluniarentzat "ona" izateaz gain, "nolabaiteko egonkortasuna" ekarriko luke.

Gogora Institutuan izandako aldaketen inguruan galdetuta, Otegik du begi onez hartu PSE-EEk memoriaren arloan hartu duen norabidea. Ezker independentista urrats gehiago emateko prest dagoela esan du Otegik, baina gainerako aldeei ere erantzukizunak beren gain hartzeko eskatu die. Are gehiago, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua "konfrontazio" terminoetan baino modu "eraikitzailean" kudeatzea aldarrikatu du.

Autogobernuari dagokionez, berriz, Euskal Herriaren aitortza nazionala ezinbestekoa da, Otegiren ustez, autogobernuan aurrera egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X