Albiste izango dira: Gobernu Kontseilua Lehendakaritzan, abuztuko langabezia datuak eta ETB FestVal jaialdian
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gobernu Kontseilua, Lehendakaritzan: Abiatu berri den urte politikoaren bigarren Gobernu Kontseilua egingo da gaur Lehendakaritzan, eta Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako eledunak 12:30etatik aurrera emango ditu bileran landutako gaien inguruko azalpenak.
- Abuztuko langabezia datuak: Gaur ezagutuko dira abuztuari dagozkion langabezia datuak. Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak agerraldia egingo du, 09:30ean, datuon inguruko balorazioa egiteko.
- ETB, FestVal jaialdian: Gasteizko FestVal jaialdiaren bigarren egun honetan, besteak beste, ETBk udazkeneko programazioa aurkeztuko du. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak eta hainbat aurkezlek hartuko dute parte Europa Jauregian egingo den aurkezpen ekitaldian.
Albiste gehiago politika
EAJk Parisko Marceau etorbideko jauregitxoa berreskuratu duela ospatuko du gaur
Eusko Jaurlaritzako zenbait sailburu eta buruzagi jeltzale izango dira gaur Frantziako hiriburuan, nazien okupazioaren garaian, 1940an, lehen Eusko Jaurlaritzari konfiskatu zioten eraikina itzuli dietela ospatzeko.
Gure Eskuk "subiranotasun osoa" lortzeko aurrera egitea eskatu die alderdi politikoei, estatus politikoari buruzko eztabaidan
Mugimenduak azpimarratu du zazpi euskal lurraldeen burujabetza eta batasunerako bide praktikoak sartzearen garrantzia, Euskadiren estatus politikoari buruzko balizko edozein akordiotan.
Pradalesek eta Illak migrazioaren kudeaketa eta euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna aztertu dituzte
Aipatu hiru hizkuntzak "Bruselan entzun eta erabil daitezen" hartutako konpromisoa berretsi dute gaurko bileran, eta azpimarratu dute elkarrekin lanean jarraituko dutela Europako erakundeetan "ofizialtasuna lortu arte".
Kataluniako bizikidetza ez dela "osoa" izango berretsi du Illak, Puigdemonti eta Junquerasi Amnistia Legea aplikatu arte
Kataluniako bizikidetza ez dela "osoa" izango berretsi du Salvador Illa Generalitateko presidenteak, Carles Puigdemonti Amnistia Legea aplikatu arte, Kataluniara itzultzea errazteko, eta Oriol Junquerasi hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko. "Zergatik diogu beldurra denok egongo garen etorkizun bati?", galdetu du.
EAJk "diskrezioa" eskatu die alderdiei estatus berriaren negoziaketaren inguruan
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi du estatus berriaren negoziaketen inguruan alderdiak egiten ari diren adierazpenek ez diotela on egiten lortu nahi den akordioaren lanarai. Hala ere, Antxustegi baikor agertu da eta alderdien arteko elkarrizketa "ondo aterako direla" uste du.
Epaileak ez du Cerdan aske utziko, frogak suntsitzeko arriskua dagoela argudiatuta
Hala ere, aurreratu du "aurreikuspenen arabera" prebentziozko espetxealdia ez dela aurten baino gehiago luzatuko.
Diez Antxustegi: "PP galduta dago eta EH Bildu ezkutatuta"
Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramaileak EH Bilduren "anbiguotasuna" kritikatu du, eta "konpromiso zehatzik" ez duela hartzen aurpegiratu dio.
Pello Otxandianok estatus berri bat adosteko "erabateko eta mugarik gabeko konpromisoa" eskaini dio lehendakariari
EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandianok bat egin du lehendakariak “garai ilunen” mehatxuaren inguruan egindako diagnostikoarekin. Ildo horretan, azpimarratu du EH Bildu prest dagoela, “mugarik gabe”, Euskal Herriaren eta euskal gizartearen defentsan lankidetzan egiteko: “Lehendakariak eta gobernuak gure erabateko kolaborazioa izango du testuinguru historiko honi aurre egiteko”.
Andueza: "Ez diogu aterik irekiko independentziari bide emango liokeen Estatutuaren erreformari"
Eneko Andueza PSE-EEren bozeramailearen ustez, "Estatutu berri bat ahalbidetu behar dugu, 46 urte hauetan garatu ahal izan ditugun aurrerapen guztiak jaso eta beteko dituena", eta pilota EAJren eta EH Bilduren teilatuan dagoela azpimarratu du.
PPk Jaurlaritzari leporatu dio ezkerrera egin izana
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak adierazi duenez, "Euskadik arazo larria du ezker erradikalarekin". "Pradales jauna, EAJrekiko oso urruti gaude, eta hori ez da autogobernuarekiko dugun interpretazioagatik, baizik eta EAJk ezkerrera egin duen bideagatik, Bilduren eta PSEren presioei men eginez".