Sorpresa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Preserbatibo bat aurkitu dute Legebiltzarreko areto batean, batzorde bati ekin baino lehen

Kondoia, erabilia itxuraz, Kultura, Euskara eta Kirola batzordeko aretoan azaldu da, lurrean. Legebiltzarreko langileek zaborrera bota dute. Aretoa ordu erdi lehenago garbitu dute, eta orduan ez zegoen halakorik.
Legebiltzarreko batzorde bateko aretoan, lurrean, aurkitu dute kondoia.
Legebiltzarreko batzorde bateko aretoan, lurrean, aurkitu dute kondoia. Argazkia: eldiario.es

Irribarrea ahoan, eta sakelakoa eskuan "aurkikuntza"ri argazkia ateratzeko; hala abiatu dute jarduna hainbat legebiltzarkidek. Izan ere, preserbatibo bat aurkitu dute Eusko Legebiltzarreko areto batean, lurrean. Kondoia zorrotik kanpo eta korapilo batekin itxia zegoen, erabilita-edo

Pasadizoa 09:30 baino lehen jazo da Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirola batzordeko aretoan. Ibone Bengoetxea sailburuak hurrengo lau urteotako Sailak dituen erronken berri eman behar zuen. 

Agerraldia hasi baino lehen, lurrean kondoia zegoela konturatu dira bertaratutako batzuk. Barreari ezin eutsita, sakelakoa atera dute preserbatiboari argazkia botatzeko. Handik gutxira, Legebiltzarreko langileek hura paper batekin jaso eta zaborretara bota dute. 

EFE albiste agentziari Legebiltzarreko iturriek azaldu diotenez, batzordea hasi eta ordu erdi lehenago garbitu dute aretoa, eta orduan ez zegoen ezer lurrean. Hipotesien artean, broma bat izatea edo, garbiketa egin ostean, aretora sartu den pertsonaren bati poltsikotik jausi izana. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X