Alderdi Popularra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esther Martinezek (PP) uko egin dio Eusko Legebiltzarreko eserlekuari

Euskal Autonomia Erkidegoko PPren idazkari nagusia izateaz gain, Alderdi Popularraren bozeramailea da Bilboko Udalean. Santiago Lopez Portugaleteko zinegotziak ordezkatuko du Gasteizko Ganberan.
Esther Martinez, Bilbon. Irudia: EITB
Esther Martinez, Bilbon. Irudia: EITB

Esther Martinez Euskal Autonomia Erkidegoko Alderdi Popularraren idazkari nagusiak uko egin dio Eusko Legebiltzarrean duen eserlekuari, alderdiko iturriek baieztatu dutenez.

Martinez PPren Bizkaiko zerrendaburua izan zen apirilaren 21eko hauteskundeetan, eta Santiago Lopez Portugaleteko zinegotziak ordezkatuko du Gasteizko Ganberan.

PPk 7 eserleku ditu Legebiltzarrean (4 Araban lortu zituen, 2 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan), eta Martinez Mugikortasun Jasangarria, Justizia eta Giza Eskubideak eta Kultura, Euskara eta Kirola batzordeetako kide izan da legealdi hasieratik.

EAEko PPren bigarrena izateaz gain, Esther Martinez Alderdi Popularraren bozeramailea da Bilboko Udalean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk datozen lau urteetarako estatutuak onartu ditu militantziaren parte hartzea “sendotu eta aktibatzeko”

Jeltzaleek bilera egin dute gaur Gasteizen EAJren Aberri Estatutu berriak onesteko. Parte hartzea sustatzeko hainbat neurri berri txertatu dituzte, hala nola gai jakinen inguruan alderdikideen iritzia biltzeko kontsultak egitea eta "EAJren jarraitzaile" figura sortzea. Era berean, euskararen eta berdintasunaren defentsa egiteko protokolo eta jarraibideak zehaztu dituzte.

Gehiago ikusi