autogobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autogobernuan aurrera egiteko garaia dela adierazi du Ortuzarrek

EBBko buruaren esanetan, EAJren "helburu nagusia" epe laburrean "Gernikako Estatutua betetzea" da.
andoni ortuzar 115 urte eaj-pnv
Andoni Ortuzar Leioako ospakizunean. Argazkia: EFE

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak autogobernuan aurrera egiteko garaia dela adierazi du gaur, larunbata, Leioan, EAJk herri horretako lehen erakundea sortu zeneko 115. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldian.

Ortuzarren esanetan, EAJren "helburu nagusia" epe laburrean "Gernikako Estatutua betetzea" da.

Horren harian, autogobernuaren eztabaidari "harrokeriarik eta inposiziorik gabe" heltzeko eskatu dio Ortuzarrek EH Bilduri, "bidean hainbeste akats egin dituenak ezin duelako orain autobuseko gidaria izan eta ibilbidea markatu nahi izan".

Era berean, PSOEri eta PPri erreferentzia eginez esan duenez, "paradoxikoa" da Estatutua "45 urtean bete ez dutenek" ospatu izana, eta orain "autogobernu gehiagorako bidea egin nahi ez dutenak" Estatutua ospatzen aritzea.

Ortuzarrek bilera sorta hasi du gainerako alderdiekin autogobernuaren erreformaren inguruan solas egiteko, eta EAJk "Euskadi etorkizunera eraman nahi du", erantsi du.

Horretarako, bere alderdia "etorkizuneko autogobernuan salto kualitatiboa" lortzeko buru-belarri arituko dela esan du, Madrilen eta Euskadin ahalik eta babes gehien lortzeko bidean, baina "betorik eta inposiziorik gabe". Gainera, "ezker abertzalea akordioan sartzea" gustatuko litzaiokeela adierazi du Ortuzarrek.

EAJren barne-prozesuari dagokionez, Andoni Ortuzarren hitzetan, "prozesua oztopatu eta baldintzatu" nahi duten pertsonak daude, horrela alderdiaren irudiari kalte egin eta "EAJ ahultzeko". 

Egun, alderdia lurralde exekutiboak aukeratzeko prozesuaren lehen itzulian dago, Itxaso Atutxak (Bizkaia), Joseba Egibarrek (Gipuzkoa) eta Jose Antonio Susok (Araba) karguan ez jarraitzeko asmoa iragarri ondoren. Prozesu horretan, batzokiek lurralde exekutiboetarako presidenteak proposa ditzakete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioak ofizial izan daitezen aurrera egiteko

Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren partida ez dela "bulegoetan soilik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.

Basque Segurtasun Foroa Bilbon
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan

Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian.  Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X