Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak aurrera egin du Errejonen gaineko ikerketan

Sumarren bozeramaile ohia oraindik ere diputatu ote den galdetu dio epaileak Kongresuari.
Iñigo Errejón, en una imagen de archivo. EFE
Iñigo Errejón, en una imagen de archivo. EFE

Adolfo Carretero Madrilgo 47 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko epaileak aurrerapausoa eman du Iñigo Errejon Mas Madrid alderdiko buru eta Sumarren bozeramaile ohia ikertzeko, Kongresuari galdetu baitio oraindik ere diputatu ote den.

Errejonek dimisioa eman zuen joan den astean, hainbat emakumek jarrera matxistak egotzi eta gero. Elisa Mouliaa aktoreak, gainera, hiru sexu eraso egin izana leporatu zion, eta salaketa aurkeztu zuen polizia-etxean.

Hain zuzen ere, Podemosen fundatzaile ere izandakoak baimenik gabe ukitu eta musuak eman zizkiola salatu zuen Mouliaak.

Hiru aldiz gertatu ziren salatutako ekintzak: igogailu batean etxerako bidean, festa batean eta Errejonen etxean bertan. Azken leku horretan, aktoreak esan behar izan zion: "Iñigo, bakarrik bai da baietz, gezurra dirudi hau zurekin gertatzeak".

Mouliaak nabarmendu zuen "blokeatuta" geratu zela erasoekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk datozen lau urteetarako estatutuak onartu ditu militantziaren parte hartzea “sendotu eta aktibatzeko”

Jeltzaleek bilera egin dute gaur Gasteizen EAJren Aberri Estatutu berriak onesteko. Parte hartzea sustatzeko hainbat neurri berri txertatu dituzte, hala nola gai jakinen inguruan alderdikideen iritzia biltzeko kontsultak egitea eta "EAJren jarraitzaile" figura sortzea. Era berean, euskararen eta berdintasunaren defentsa egiteko protokolo eta jarraibideak zehaztu dituzte.

Gehiago ikusi