KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Junqueras izango da berriz ere ERCko presidente, Godasi botoen % 52,2rekin irabazi eta gero

Xavier Godas buru duen Nova Esquerra Nacional hautagaitzak botoen % 42,2 lortu ditu, eta ez da nahikoa izan Junqueras gainditu eta presidentzia lortzeko.
Oriol Junqueras eta Elisenda Alamany. Argazkia: EFE
Oriol Junqueras eta Elisenda Alamany. Argazkia: EFE

Oriol Junqueras ERCko presidente izendatu dute berriro, eta Elisenda Alamany alderdiko idazkari nagusi, Militancia Decidim hautagaitzak errepublikanoen kongresuko bigarren itzulia irabazi ostean. Mlitanteen botoen % 52,2 eskuratu dituzte Junquerasek eta Alamanyk.

Xavier Godas eta Alba Camps buru dituen Nova Esquerra Nacional hautagaitzak botoen % 42,2 lortu ditu.

ERCko militanteen % 80,04k, 6.429 afiliatuk, bozkatu dute telematikoki alderdiaren kongresuan, presidentea eta zuzendaritza berria aukeratzeko. Lehen itzulian, azaroaren 30ean, % 81,35era iritsi zen parte-hartzea.

Ikusmin handia zegoen ERCk hartuko zuen norabidea ezagutzeko. Izan ere, gobernagarritasunaren giltza du Katalunian, eta Espainiako Kongresuan Pedro Sanchezen gobernuari eusteko nahitaezkoak diren zazpi botoren jabe da.

Errepublikanoak barne krisian daude, eta ordezkaritza maila baxua dute: Generalitatetik kanpo daude, eta 2019an baino 1.500 militante gutxiago dituzte, milioi erdi boto galduta.

ERCren XXX. Kongresuan aukeratu dute zuzendaritza berria, hauteskundeetan gailentzen den zuzendaritzak ibilbide-orri politiko eta estrategiko berria aurkeztu beharko baitu ordurako, otsailaren erdialderako, eta militanteen oniritzia jaso.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X