Albiste izango dira: EAJ eta EH Bilduren barne prozesuak, abisu horia elurragatik eta Goya sarietara begira
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EAJ eta EH Bilduren barne prozesuak: Andoni Ortuzarrek eta Markel Olanok atzera egin dute, eta Aitor Estebani bidea libre utzi diote EAJko EBBko presidente izateko. Lehen itzulian, Ortuzar izan zen hautagai babestuena (110 batzokitan), Estebanen (70 batzokitan) eta Olanoren aurretik (30 batzokitan), EITBk bildutako datuen arabera. Otsailaren 10etik 26ra da egitekoa bigarren itzulia EAJren udal asanbleetan. EH Bilduk gaur-biharretan Iruñean egingo duen III Kongresuan hautatuko dute Arnaldo Otegi buru izango duen zuzendaritza berria.
- Abisu horia elurragatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du ostiral gauetik hasita larunbat goizera arte, elur kota 600-800 metrora jaitsiko dela eta. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak, bestalde, abisupean jarri ditu Pirinioak. Gaur, EAEko barnealdean, elur-kota 600 eta 800 metro artean kokatuko da, eta baliteke Arabako ekialdean beherago ere egitea. Larunbat goizean, elur-kota 1.000 metrora igoko da. Pirinioetan, elur-maila gorago egongo da, 900 metroan, baina 5 zentimetroko geruza pilatzea espero dute han.
- Goya sarietara begira: Zinemaren Espainiako Akademiak Goya sarien banaketa ekitaldia egingo du larunbatean, Granadan. Guztira, sarietarako 33 izendapen bildu dituzte euskal film eta profesionalek. Aurten ere, euskal zinemak itzal nabarmena izango du espainiar zinemaren gauean, 33 izendapen bildu baitituzte euskal film eta profesionalek. La infiltrada Arantxa Echevarria bilbotar zuzendariaren filma, berbarako, 13 sailetan dago izendatuta eta Marco Moriarti zinemagile hirukotearen pelikula, bostetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ruben Mugicak "memoria galtzea" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"
ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galtzeagatik" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtzeagatik". Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzea eskatu du eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".
EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea
EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.
Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk
Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.
Aberri Egunaren aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin du Euskal Herria Batera ekimenak; martxoaren 28an, Lizarran
Aberri Eguna jai ofizial eta ospakizun egun bihurtzea eskatu dute antolatzaileek. "Nazio bat gara eta nazioek nazio izaera ospatu eta aldarrikatu behar dute. Gainerakoek bezala, guk ere gauza bera egin behar dugu", aldarrikatu dute.
Iriarte, zerga turistikoaz: "Berandu iritsi den neurri bat da, baina aztertu eta erantzukizunez jokatuko dugu"
EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak esan du koalizio abertzaleak aspaldi eskatu zuela neurri hori. "Dena den, zerga turistiko bat ez ezik, turismo ereduari buruzko hausnarketa bat ere behar dugu", nabarmendu du.
Sailburuak alarmismoetan ez erortzeko eskatu du, eta iraungitako txertoak segurtasunerako mehatxu ez direla ziurtatu du
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak EH Bilduk eta Voxek egindako galderei erantzun die ostiral honetan Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan.
Garikoitz Aspiazu 'Txeroki' ETAko buruzagi ohia astelehenetik ostiralera aterako da espetxetik
2008an atxilotu zuten Frantzian, eta 400 urtetik gorako zigorra betetzen ari da hainbat atentaturengatik. 2024an, Frantziako Lannemezango espetxetik Martuteneko espetxera eraman zuten.
Pradalesek eta Sanchezek adostuta, aurki goi mailako bilerak egingo dituzte Aldebiko Lankidetza Batzordeak eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak
Urtarrilaren 27ko bileran Espainiako presidentearekin adostutako bi hitzordu horiek Aste Santua heldu baino lehen izango direla iragarri du lehendakariak, eta errespetuan eta erantzukizunean oinarritutako politika egiten jarraituko dutela erantsi du.
Albiste izango dira: Urteko lehen kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean, Errege Kopako finalerdien zozketa zuzenean eta Leonardo ekaitza
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Itxasok lehendakaria kritikatu du “proiekturik gabeko etxebizitzak” iragartzeagatik
Kritikak kritika, Etxebizitza sailburuak esan du EAJ-PSE koalizio-gobernua "funtzionatzen" ari dela eta legealdi honetan atzean geratu direla etxebizitza-politikan iraganean izandako "desadostasun handiak".