Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Jaurlaritzaren proiektua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu: ''Euskorpus akats estrategikoa da, ez dituelako kontuan hartu hizkuntza teknologiako eragileak''

20250220113954_otxandiano_
18:00 - 20:00
EH Bildu: ''Euskorpus akats estrategikoa da, ez dituelako kontuan hartu hizkuntza teknologiako eragileak''
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak Euskorpora elkartetik kanpo utzi ditu, besteak beste, EHUren HITZ zentroa edota Langunea enpresa pribatua. "Kasurik onenean, jakineza erakusten du, eta okerrenean, gauzak bezerokeriaz egin dituztela", salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X