Euzko Alderdi Jeltzalea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maribel Vaquero, EAJren Kongresuko bozeramaile berria

Vaqueroren izendapena EAJren zuzendaritza berriak gaur egin duen lehen bileratik atera da. Horrela, Vaquero izango da EAJk Kongresuan duen ordezkaritzaren buru izango den lehen emakumea, eta Xabier Arzalluzetik kargu hori beteko duen lehen gipuzkoarra.
Maribel Vaquero diputatu urnietarra. Irudia: EAJ
Maribel Vaquero diputatu urnietarra. Irudia: EAJ

Maribel Vaquero diputatu urnietarrak Aitor Esteban ordezkatuko du EAJren bozeramaile gisa Diputatuen Kongresuan. Estebanek 2004tik bete duen eserlekua utzi eta alderdi jeltzalearen agintea hartu du, joan den igandean Euskadi Buru Batzarreko presidente hautatu baitzuten.

Vaqueroren izendapena gaur EAJren zuzendaritza berriak egin duen lehen bileratik atdera da, alderdi jeltzaleak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Horrela, Vaquero izango da EAJk Kongresuan duen ordezkaritzaren buru izango den lehen emakumea, eta Xabier Arzalluzetik kargu hori beteko duen lehen gipuzkoarra. Arzalluzek aurreneko legealdian hartu zuen kargu hori, Trantsizioan, EAJk ohar baten bidez gogorarazi duenez.

Bere alderdiko zuzendaritzaren erabakiaren berri izan ostean, Maribel Vaquerok bideo batean eskerrak eman ditu emandako konfiantzagatik, eta EAJren bozeramailea izatea "ohore eta erantzukizun handia" dela azpimarratu du.

"Ilusioz egiten diot aurre erronka honi. Orain arte bezala, Euskadiren ahotsa izaten jarraituko dugu Madrilen, euskal herritarren interesak ordezkatzeko", adierazi du. Bere aurrekoak, Aitor Estebanek, "azken 21 urteetan Kongresuan egin duen lan bikaina" eskertu du Vaquerok.

Vaquero diputatua da legealdi honetan, EAJren Senatuko bozeramailearen ondoko bezala bi legegintzaldi eman ostean. Zuzenbidean lizentziaduna eta Erakunde Publikoetan gradua duen. Vaquerok arlo politikoko hainbat zereginetan jardun du, besteak beste, bere jaioterrian zinegotzi izan da, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide eta Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide.

Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria ere izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X