Bilera-sorta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oposizioak elkarlanerako borondatea agertu dio lehendakariari, industria indartzeko

Lehendakaritzan pozik agertu dira bilera-sortaren emaitzekin, eta txalotu dute alderdiek "herriaren interesak" jarri dituztela "norberaren interesen gainetik".
Montajea: EITB
Montajea: EITB

Imanol Pradales lehendakariak bilera-sorta egin du gaur Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiekin, Voxekin izan ezik, Donald Trump AEBko presidenteak iragarritako muga-zergen ondorioak aztertzeko.  

Ostiralean, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, lehendakariak "batuta eta ausardiaz" erantzuteko deia egin zuen, baina "lasaitasunez" eta "alarmismoan" erori gabe.

Pradalesek esan zuen Eusko Jaurlaritzak "azkar" erantzun duela, eta "eragile guztiekin lankidetzan" aritu dela "etengabe". Hala ere, onartu zuen egoera "ohiz kanpokoa" dela.

Aurreko asteazkenean, Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen 2.150 milioi euro bideratuko dituela AEBko Gobernuaren muga-zergei aurre egiteko.

Lehendakaritzaren iturriak pozik agertu dira bileraren emaitzarekin, alderdiek "egindako ekarpenengatik eta erakutsitako inplikazioagatik".

"Ohiz kanpoko egoera bizi dugu, eta horrek inplikazioa eskatzen du. Gaur alderdi politikoek hori erakutsi dute; herriaren interesak norberaren interesen gainetik daudela. Hau da bidea", nabarmendu dute.

Iturri horien esanetan, "adostasun maila handia dago Euskadiko Industriaren Defentsarako Taldea lantzen ari den ibilbide-orrian". "Gaur jasotako ekarpen guztiak aztertuko ditugu, baita iritsiko direnak ere", gaineratu dute.

Alderdien adierazpenak

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak "elkarlanean" aritzeko borondatea agertu dio lehendakariari. Dena dela, ohartarazi du Jaurlaritzaren planak "urritasunak" dituela, eta zehaztasun falta ere salatu du. Halaber, laguntzak jasoko dituzten enpresek kalitatezko enpleguarekin konpromisoa izan behar dutela iritzi dio.

20250414153130_otxandiano-pradales_
18:00 - 20:00
PSE-EEren partetik, Eneko Andueza idazkari nagusiak esan du koordinazio estua behar dela Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko estrategietan. Horren ildotik, Jaurlaritzaren laguntzak Estatu mailan martxan jarri diren neurriekin "sinkronizatzeko" deia egin du.
20250414142907_andueza_
18:00 - 20:00
Bestalde, Javier de Andres EAEko PPren presidenteak jarrera eraikitzailea agertu du, eta nabarmendu du lehendakariak iragarritako neurriekin ados daudela.
20250414115950_pp_
18:00 - 20:00
Azkenik, Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak aldarrikatu du muga-zergen aurkako erantzunak justizia soziala izan behar duela oinarri. Horrenbestez, enpleguaren defentsa ezinbestekoa izan behar dela azpimarratu du.
20250414104029_sumar_
18:00 - 20:00

EAJren partetik, Joseba Diez Antxustegi bozeramaileak esan du Euskadi "etxeko lanak" egiten ari dela. Era berean, goratu egin du lehendakariaren lidergoa, eta garrantzitsua iritzi dio EAEk Europan "ahots bakarra eta indartsua" izateari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X