EUSKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Justizia euskalduntzen jarraitzeko urratsak ematea eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Azken datuen arabera, soilik epaileen % 6 dira epaiketa osoan euskara erabiltzeko gai.
Alberto Martinez eta Denis Itxaso, gaur, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Alberto Martinez eta Denis Itxaso, gaur, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

Justizia euskalduntzeko urratsak ematen jarraitzea eskatu dio gaur Gasteizko Ganberak Eusko Jaurlaritzari, hizkuntza normalkuntzarako plan estrategikoa aintzat hartuta. Halaber, onartutako testuan jasota geratu da Jaurlaritzak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak elkarlana sustatu dezatela, alor horretako langileak euskalduntzeko. Azken datuen arabera, epaileen soilik % 6 dira epaiketa osoan euskara erabiltzeko gai.

EH Bilduren ekimen bati EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako osoko zuzenketa batean daude jasota eskariok. Koalizio abertzalearen mozioa atzera bota dute, eta jeltzaleen eta sozialisten zuzenketak egin du aurrera. Azken horiek gogorarazi dute ez dela Jaurlaritzaren eskumena epaileak euskalduntzea. 

Hori horrela, onartutakoarekin kritiko agertu da Eraitz Saez de Eguilaz EH Bilduren legebiltzarkidea, eta epaileek euskara ikasteko "bitarteko gehiago" eta "programa propioa" abian jartzea eskatu du. Salatu duenez, "Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren hitzartutako hitzarmen batek nekez izango du gaitasuna euskaldunok ditugun beharrei erantzuteko". Ausardia eskatu du, bere hitzetan, beti Espainiako Gobernuak egingo duenaren menpe egon gabe.

Josune Escota EAJren legebiltzarkideak, berriz, azaldu du gaur egun bederatzi epaile ari direla euskara ikasten, baina epaiketak osorik euskaraz egin ahal izateko alde guztiak hala egiteko prest egotea ezinbestekoa dela.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X