MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzerritarren Araudi berria indarrean sartu da gaur, milaka pertsona migratzaile erregularizatzea helburu

Ia milioi bat migratzaileren egoera erregularizatzea aurreikusi du Espainiako Gobernuak. Burokrazia arintzeaz gain, prozedurak errazagoak izango dira. Migratzaileen alde aritzen diren elkarteen ustez, aurrerapausoak ditu legeak, baina "asilo eskubidea kamustuta" geratuko dela diote.
Migratutako emakume bat, lanean.
Migratzaileek lana topatzeko bisak urtebetekoak izango dira aurrerantzean. EFE

Atzerritarren Araudi berria indarrean sartu da gaur, asteartearekin. Testua iazko azaroan onartu zuen Espainiako Gobernuaren ministroen kontseiluak, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta sei hilabetera sartu da indarrean.

Erreforma horren bitartez, "prozedurak sinpletu, bikoizketak desagerrarazi eta berme juridiko gehiago emango" dira, betiere exekutiboaren arabera. Espainiako Gobernuak uste du urtero 300.000 pertsonaren egoera erregularizatuko dutela, hots, datozen hiru urteetan, ia milioi bat lagunena.

"Lan merkatuaren beharrei" erantzuteko asmoz, bisak arautzeko atal berezi bat izango du araudiak. Iraupen laburreko zein luzeko baimenak jasoko dituzte, izapideak errazagoak izateko eta baldintzak eta prozedurak argiago geratzeko. Bisen iraupena ere luzatuko dute: hasierako baimenak urtebetekoak izango dira, eta berritu behar izanez gero, lau urtekoak.

Lana bilatzeko bisa ere urtebetekoa izango da aurrerantzean —lehen, hiru hilabetekoa zen baimena—. Lanpostu eta lurralde jakinetan enplegua topatzeko 12 hilabete izango ditu atzerritik etorritako langileak. Hartara, Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen ministroaren hitzetan, "pertsona horiek euren profil profesionalera egokitutako lanpostua lortu ahalko dute, eta enpresek behar dituzten profesionalak eskura izango dituzte".

Horrez gain, Estatuan bizileku baimena lortzeko eta familia elkartzeko bost errotze-mota jasoko dituzte erreforman: soziala, soziolaborala, familiakoa, ikasketengatikoa eta 'bigarren aukerakoa'. Espainiako Estatuan egoteko baimena, aldiz, hiru urtetik bi urtera jaitsiko da. Dena dela, bete beharreko baldintzak malgutu dira, eta lehen unetik lan egiteko (inoren kontura edo norbere kontura) aukera izango dute migratzaileek.

Nazioarteko asilo eskaerei dagokienez, aurrerantzean ez dute kontuan hartuko asilo eskatzaileek Estatura heldu eta baimena lortu arteko tartea. Hori horrela, eskaera ukatuz gero, pertsona migratzaileek errotze eskaera egin beharko lukete, baina hasieratik abiatuta (Estatura heldu berriak balira bezala).

Hain justu, araudiaren arlo hori kritikatu dute pertsona migratzaileen defentsan ari diren elkarteek. Euren ustez, asilo eskubidea "kamustu" egin du legeak. Horren harira, bost gizarte erakundek, tartean Caritasek eta Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak, araudiaren kontrako helegitea aurkeztu dute Auzitegi Gorenean.

Azkenik, ikasleentzat beste baimen bat izango da, formazioak irauten duen denbora tarte berekoa. Gainera, ikasketak bukatuta lanean hasi nahi izanez gero, beste baimen bat izango da horretarako. Ikasi eta lan egin, biak aldi berean egiterik izango da, baina gehienez astean 30 orduko kontratuekin.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X