EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradales, Otxandiano eta Esteban, ondoen baloratutako liderrak

Inkesta erantzun dutenen ia % 90ek ezagutzen dute Pradales, eta 6ko nota ematen diote; Aitor Estebanek du baloraziorik onena, 6,9. Maria Chivite da Nafarroako politikaririk ezagunena (% 97,8).
07_LEHENDAKARI
07_LEHENDAKARI

Inkesta erantzun dutenen % 89,5ek ezagutzen dute Imanol Pradales lehendakaria, eta % 6,0ko nota lortu du. Pello Otxandianok (EH Bildu) jaso du legebiltzarkideen arteko baloraziorik onena (5,9), eta, ondoren, Joseba Diez Antxustegi (EAJ) dago (5,8), nahiz eta % 39k baino ez duten ezagutzen.

Infografia: EITB Infografia: EITB
Buruzagi politikoei dagokienez, Aitor Estebanek (EAJ) lortu du EITB Focusen notarik altuena: 6,9, eta % 81,9k ezagutzen dute. Arnaldo Otegi da ezagunena (% 94,5), eta ondoren Eneko Andueza (% 72,9).
Infografia: EITB Infografia: EITB

Atera berri den EITB Focus txostenaren arabera, Maria Chivite da Nafarroako politikaririk ezagunena (% 97,8), eta 5,5eko balorazioa jaso du; hau da, gainditu egin du, baina ez da nabarmendu homologoekin alderatuta. Balorazioa egonkor mantendu da aurreko edizioekin alderatuta.

Infografia: EITB Infografia: EITB

Metodologia

Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 3.871 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (871 Araban, 1.200 Bizkaian, 1.200 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan).

Galdeketak maiatzaren 5etik 21era bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X