Egiturazko migrazio plan baten beharra azaleratu du Gorenaren sententziak, Melgosaren arabera
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburu Nerea Melgosak gogor kritikatu du migraziorako politika estrategia koherenterik ez egotea Espainian, Auzitegi Gorenaren azken epaiaren berri izan ostean. Ostiral honetan, Bartzelonako biltzarrean, Euskadik eta Kanaria Uharteek egiturazko erantzuna bideratzeko plan berritua aurkeztuko dute, Espainiako eta erkidegoetako presidenteen aurrean.
Sailburuak agerraldia egin du ostegun honetan, Auzitegi Gorenak eman berri duen epaia baloratzeko eta Imanol Pradales lehendakariak eta Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak bihar Bartzelonan aurkeztuko duten dokumentua aletzeko. Bere adierazpenetan, Espainiako Estatuak migrazio politika integral eta egituraturik gabe jarraitzea deitoratu du.
"Gure ustez, Estatuari errieta egin dio, etxerako lanak egin ez dituelako", esan du Melgosak, Auzitegi Gorenaren epaiari erreferentzia eginez. Sailburuaren arabera, erabaki judizialak agerian uzten ari dira, beste behin ere, egungo sistemaren gabeziak, eta, gaineratu duenez, "migraziorako politikak ezin dira etorri auzitegiek belarrondokoa eman eta gero soilik", estrategia argi eta planifikatu bati jarraitu beharko litzaioke.
Melgosak berretsi duenez, Euskadik eta Kanaria Uharteek berriro hartu dute lidergoa, baina, konpromisoz jokatu arren, ez dagokie haiei soilik. "Oso pozik gaude, baina ez da gure egitekoa", gaineratu du. Zentzu horretan, bihar aurkeztuko den migrazio plan berrituaren garrantzia mahai gainean jarri du, politika koherente eta estruktural baterako aurrerapausoa izango delakoan.
"Migrazioaren fenomenoari etorkizunerako ikuspegiarekin eta erakundeen koordinazioarekin heldu behar zaio", amaitu du, eta azpimarratu du Euskadik eta Kanaria Uharteek aspaldi ohartarazi zutela horren beharraz, eta orain beste urrats bat eman dutela, afera hori agenda politikoaren erdigunean jartzeko.
Era berean, azpimarratu du erantzuna migrazio-fluxuen, sektore jakin batzuetako langile faltaren eta langile horien hezkuntza- eta osasun-beharrak kontuan hartuta "antolatu" behar dela. "Planifikatu egin behar da, prospekzioa egin behar da, eta ikusi egin behar da baliabideak norantz doazen", esan du sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".