TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Cerdan auzia, BBK Bilbao Music Legends Fest eta Israelek Irani eraso egin dio

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
MADRID, 11/06/2025.-  El diputado socialista Santos Cerdán, durante la sesión de control al Ejecutivo este miércoles en el Congreso. EFE/ JUAN CARLOS HIDALGO
Santos Cerdan, aste honetan, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Cerdan auzia: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak herritarrei "barkamena" eskatu die Santos Cerdan orain arte Antolakuntza idazkaria izandakoak, ustez, obra publikoak esleitzearen truke eraikuntzako enpresei komisioak kobratu zituela ezagutu ostean. Halaber, Sanchezek Alderdi Sozialistaren kontuen kanpoko auditoria iragarri du, baita Batzorde Exekutibo Federalaren berregituraketa bat ere, hurrengo Batzorde Federalean aurkeztuko duena. Halaber, berretsi du ez dituela hauteskunde orokorrak aurreratuko eta, ondorioz, legegintzaldia ez dela 2027ra arte amaituko.

- BBK Bilbao Music Legends Fest: Gaur hasiko da BBK Bilbao Music Legends Fest 2025 jaialdia, eta Blue Öyster Cult talde mitikoa izango da gaualdiko izen nagusia. EHalaber, Lita Ford hard rockaren aitzindari eta The Runaways taldeko gitarrista ohia ere arituko da, baita Samantha Fish eta Sex Museum madrildarrek ere. Ekainaren 14an, larunbatarekin, Alan Parsons Live Project britainiar musikari, ekoizle eta soinu-ingeniari mitikoak gidatzen duen taldea izango da kartelburua, eta horiekin batera joko dute The Dead Daisies talde australiarrak, Eric Bibbek eta Errobi euskal rockaren mitoak.

- Israelek Irani eraso egin dio: Israelek Iranen programa nuklearraren kontrako erasoa abiatu du goizaldean. Hainbat gunetan egin du eraso, eta hildakoen artean daude Irango Guardia Iraultzaileko burua eta puntako hainbat zientzialari. Gobernuak argudiatu du Iranen programa nuklearrak arriskuan jartzen duela Israelen segurtasuna eta operazioa zabalik dagoela jakinarazi du Benjamin Netanyahu lehen ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X