Cerdan kasua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk uste du "eboluzionatuko" duela balizko zentsura-mozio baten babesak

Bien bitartean, PSOEk gertatutako barneratzen jarraitzen dum eta Cerdanek oraindik ez du parlamentari aktari uko egin izana erregistratu. Bestalde, Podemosek Koldo auziari buruzko ikerketa batzorde bat sortzea proposatu du.
MADRID, 11/06/2025.-  El diputado del PP Borja Sémper, durante su intervención en la sesión de control al Gobierno este miércoles en el Congreso. EFE/ Javier Lizon
Borja Semper. Argazkia: EFE

Borja Semper PPko bozeramaileak adierazi duenez, Gobernuko kideek popularren balizko zentsura-mozio bati emandako babesak "eboluzionatu" egingo du, euren "dolua" eta errealitatea "onartu" ahala, Santos Cerdan idazkariaren kasuaren ostean. Bien bitartean, PSOEk gertatutakoa barneratzen jarraitzen du, eta Podemosek Koldo auziari buruzko ikerketa batzorde bat sortzea proposatu du Kongresuan, Gobernuko presidentearen azalpenak nahikoak ez direla iritzita.

'RNE'-n egindako elkarrizketa batean, Semperrek azaldu Exekutiboko ohiko bazkideak "dolu prozesu" bat pasatzen ari direla eta kasuaren "errealitatea ulertzen eta onartzen" saiatzen ari direla.

Hori dela eta, popularrak azpimarratu du ez duela zalantzarik "Gobernuaren alde egin dutenek" oraingoan ez dutela "ustelkeria kasu honen aurrean aurpegia ematen jarraituko". Beraz, balizko zentsura-mozio bati uko egiteak "eboluzionatu" egingo duela uste du bozeramaileak.

"Bazkide guztiek, neurri batean edo bestean, euren jarrera aldatuko dute, edozein alderdirentzat onartezina delako ustelkeria kasuek jazarritako gobernu bat defendatzea", azpimarratu du Borja Semperrek.

PSOE, 'stand by'-n

Alderdi Sozialistak Santos Cerdan idazkari ohiarekin gertatutakoa barneratzen jarraitzen du. Juan Francisco Serranok, Cerdenanen "bigarrenak", "triste eta min handiarekin" daudela adierazi du, idazkaria obra publikoengatik legez kanpoko komisioak kobratzearekin lotzen duten informazioak ezagutu ostean.

"PSOE pertsona guztien gainetik dago. Gure militantzia apala eta langilea da", azpimarratu du Serranok.

Bien bitartean, Cerdanek oraindik ez du Ganberan erregistratu 2023ko hauteskundeetan lortutako parlamentari aktari uko egin izana.

Podemos, gehiagoren bila

Bestalde, Podemosek Koldo auziari buruzko ikerketa batzorde bat sortzea proposatu du, Pedro Sanchezen gobernuaren azalpenak nahikoak ez direla iritzita. Javier Sanchez Serna diputatuak azaldu duenez, neurri horrekin Espainiako gobernuburuak "Kongresuan azalpen guztiak" ematea nahi dute.

"Pedro Sanchezek ez ditu eman behar dituen azalpen guztiak eman, eta, batez ere, ez du konpromiso publikorik hartu horrelakorik ez errepikatzeko, ezta PSOEk legez kanpoko komisio horietatik lapurtutako azken euroa arte itzultzeko", azpimarratu du Podemoseko diputatuak.

Junts, "premiazko" bilera

Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak jakinarazi duenez, alderdian premiazkotzat dute Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin bilera bat egitea, Cerdanekin gertatutakoak "inbestidurako akordioak betetzean" eraginik izango duen argitzeko.

"Egoera berri honetan, alderdiak baloratu beharko ditu hartu beharreko erabakiak", azpimarratu du Turullek Juntsen Kontseilu Nazionalean.

Idazkari nagusiak azaldu duenez, "astindua" izan da albistea, eta ez du hasierako harridura ezkutatu gertatutakoaren atzean. Hala eta guztiz ere, "Junts per Catalunyarentzat interes guztia PSOEren eta, beraz, Pedro Sanchezen krisi honek bere akordioan eragina izango ote duen jakitea da", gaineratu du.

Gobernu ituna

Lara Hernandez Sumarreko koordinatzaileak ere bat egin du gobernu itunaren jarraipen batzordea deitzeko eskaerarekin, Santos Cerdanen kasuaren ostean.

Hernandezek "oso larritzat" jo ditu PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak 'Koldo auzia'-ren testuinguruan izandako elkarrizketak.

Haren ustez, "koalizio-gobernu honek merezi du" eta, beraz, zaintzea ere merezi du. Gertatutakoa ikusita, PSOErekiko konfiantza "hautsi" egin denez, legegintzaldi honi geratzen zaionaren inguruan "sakoneko eztabaida bat irekitzea" eskatu du Sumarreko koordinatzaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X